Euskadi Etorbideko 5. eta 7. zenbakietako bizilagunek prentsaurrekoa egin dute gaur Trintxerpeko eta Pasaiako herriari emandako laguntza eskertzeko. Elkarte eta erakundeei esker ona agertu diete, eta bereziki Udalari, alkateari eta bertako Gizarte Zerbitzuei. Horrez gain, gertakarien lekuko izan zirenei Ertzaintzarekin harremanetan jartzeko eskatu diete, “ardurak argitzeko”.
Pegatinak itsulapikoetan
Kaltetuen plataformaren logoarekin pegatinak egin dituzte hainbat establezimenduetan dirua biltzeko helburuz jarri dituzten itsulapikoetan itsatsi eta bezeroek hauek identifika ditzaten. Pegatinak behar dituztenek Euskadi Etorbideko Lekuona kafetegian jaso dezakete.
Kaltetuen plataformatik jakinarazi dutenez, Donostiako Mejilloneran hilabete osoko botea emango diete kaltetuei.

Sutean kaltetutako bizilagunen prentsaurrekoa