Ihote giroan sartuko dira Abaraxkakoak

Aurtengo Ihoteak otsailaren 21etik 23ra ospatuko dira eta horri begira jarriko dira dagoeneko Abaraxkakoak. Larunbat honetan eta hurrengoan (otsailak 1) zaku jantziak egiteko tailerrak egingo dituzte Abaraxkakoek. Bi saio horiek Iturriozko lokalean izango dira, 17:00etan. Otsaileko hurrengo bi asteburuetan kuestaziorako eta ihoteetako dantza ikastaroak izango dira, 17:00etan, Soinuenean (Ergoien). Ekimen horiek Abaraxkak, Ihote Taldeak eta Soinuenea Fundazioak elkarrekin antolatu dituzte, sei eta 12 urte arteko haurrentzat.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.