Enpresa erronkei buruzko tailerra antolatu du Irun Onek

“Enpresei eta ekintzaileei beren bidean aurkitu ahal dituzten erronka askori erantzuna ematen laguntzen duten giltzarri batzuk eskaintzeko” asmoz, enpresa eta ekintzaileei zuzendutako saioa antolatu du Irun Onek, hilaren 31rako, Irun factory-ko instalazioetan. Negozio mota guztiei zuzendu nahi diote eskaintza “finkatuta edo ez hain finkatuta dauden enpresei, komertzioei, establezimenduei edo orain ideia jakin batekin hasten diren ekintzaileei”. Tailerrean hainbat arloetako profesionalek parte hartuko dute. Ekimen berri hau Irun On programatik sortu da eta Irungo Garapen Ekonomikoaren eta Enpleguaren aldeko Itunaren esparrua kokatu behar da. Udaleko Sustapen Ekonomikorako ordezkari Miguel Angel Paezek aurkeztu du eta Bidasoa Bizirik-en partaidetza du. Tailerrean zazpi talde osatuko dituzte: Komunikazioa, nazioartekotzea, berrikuntza, finantzaketa, teknologia berriak eta negozio eredu berria, enpresen arteko lankidetza eta lankidetza publiko pribatua, eta prestakuntza. Talde bakoitzak bere kabuz lan egingo du, jardunaldiaren bukaeran, lan mahai bakoitzaren ondorioak adierazteko. Tailerra 09:15ean hasiko da eta 14:00etan bukatuko da. Hasiera ekitaldian Jose Antonio Santano alkateak parte hartuko du. Tailerra doakoa da eta interesdunek 943 63 30 76 telefono zenbakira deitu edota irunon@irun.org helbidera idatzi dezakete.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.