
Saharara bidaltzeko janaria bildu dute ikastolan
El Watan Oiartzungo elkarteak Sahararen aldeko janari bilketa kanpaina martxan jarri du eta kanpaina horrekin bat egin du Haurtzaro Ikastolak. Buru-belarri aritu dira lanean ahalik eta janari gehien biltzeko asmoz. Hala, bildutako guztia otsailean Tindouferako bidean jarriko dute.