Mozorroak egiteko tailerra, ostiralean

Irrien Lagunak taldearen eskutik, etxean mozorroak egiteko tailerra prestatu dute ostiral honetarako, hilak 24, 17:30etik 19:30era, Merkatuzarreko Jose Luis Caso Aretoan. Inauteriak gertu daudela kontuan hartuta antolatu dute tailer hori. Pertsonaia mitologikoen mozorroak landuko dituzte, baina antolatzaileek adierazi dutenez, “etxean beste mozorroren bat egin nahi dutenek aholkua jasotzeko aukera izango dute”. Tailerra gehienez 40 haurrentzat prestatuta dago. Parte hartzea mugatua denez, izena ematea beharrezkoa izango da oarsoirriak@gmail.com helbidera idaztea osteguna, hilak 23, baino lehen. Familia ekintza izango da, eta haurrek gutxienez guraso batek lagunduta joan beharko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.