Maite Gonzalez Esnalen liburua aurkeztuko dute ostegunean
Maite Gonzalez Esnalen Viajes, frutas y barrios liburu berriaren irakurketa berezia egingo dute ostegunean, hilak 23, Zuloaga Etxean, 19:30ean. Gonzalez Esnal, Hondarribiko liburutegian egiten diren literatur tailerren dinamizatzailea da.
Arantxa Urretabizkaia idazleak gidatuko du liburuaren aurkezpena eta literatur tailerretako partaideek irakurriko dituzte liburuko hainbat pasarte.
Aurkezpena bukatuta, pintxopotea egingo dute, liburutegian bertan. Bertara joateko interesa dutenei aldez aurretik esatea eskatu diete; Zuloaga Etxean egin dezakete.