Jardunaldi libertarioak egingo dituzte datorren astean

LKN eta La Ilusion elkartearen eskutik Jardunaldi Libertarioak egingo dituzte datorren astean, Errenteria-Oreretan: erakusketa bat eta bi hitzaldi antolatu dituzte. Durruti y los errantes izena jarri diote erakusketari, eta dagoeneko martxan dago hilaren 31 arte (ostirala), Xenpelar Etxean. Asteartetik larunbatera dago zabalik 17:00etatik 21:00etara. Horrez gain, bi hitzaldi egingo dituzte. Lehenengoa, hilaren 28an (asteartea) izango da, 18:00etan, Xenpelar Etxean: Contra la impunidad franquista: la querella argentina. Cecilio Gordillok emango du hitzaldia. Bigarrena, berriz, otsailaren 1ean (larunbata) izango da: Lucio Urtubia militante anarkista nafarrarekin elkarrizketa. 18:00etan hasiko da Reina aretoan. Hona hemen Lucio Urtubiari buruz egindako Lucio dokumentalaren trailerra: http://www.youtube.com/watch?v=aV2W9gzXR5c
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.