Eliraleren entsegu publikoa, otsailaren 6an

Kukai dantza konpainia eta Errenteriako Udalaren sentsibilizazio kanpainaren barruan, Elirale konpainiaren Ka dira ikuskizunaren entsegu publikoan parte hartzeko aukera zabaldu dute. Entsegu hori haur eta familiei zuzenduta dago. Otsailaren 6an, osteguna, izango da, Errenteria Hiria Kulturguneko 3. solairuko Dantza Gela Nagusian. Doakoa da, baina aurretik plaza erreserbatu beharko da honako posta elektroniko honetara idatzita: dantza[a bildua]kukai.info webgunean. Ikuskizuna Claude Boujon idazlearen Kadira urdina haurrentzako liburuan oinarritzen da. Pantxika Telleria koreografoak “dantza garaikidearen hizkuntza haurren irudimen bereziarekin bat egitea” lortzen duela aurreratu dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.