Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Promesak

admin
Bidasoa
2014/01/20
Urte berrirako promesak eginez hasiko zenuten urtea zuetako askok. Aurten bai, Behobia-Donostian aterako naiz. Erretzeari utziko diot. Kirola egiten hasiko naiz. Parranda gutxiago egingo dut. Garaiz hasiko naiz azterketetarako ikasten. Dena gaindituko dut. Familiako bazkarietara ajerik gabe joango naiz. Garaiz iritsiko naiz zitetara. Ezetz esaten ikasiko dut. Eta baietz, bi aldiz pentsatu gabe. Oporretan Euskal Herrian txokoak ezagutuko ditut —beti urrutira joaten gara eta ez dugu bazterrean duguna ere ezagutzen, hombre—. Datorren urteberritan Adarrara igoko naiz. Edo Aiako Harrira. Hobeto, bai, bertatik bertara. Eta salda bat hartuko dut Arritxulon. Txorixo muturrarekin. Pertsona hobea izango naiz. GKE-ren bateko bazkide egingo naiz. Egunero zerbait berria ikasiko dut. Eta malaletxea kontrolatu. Fisioterapeutak eta okulistak jarritako ariketak egingo ditut egunero. Promesa orokorrak ere egiten dira urte hasieran: datorren urtea aurrekoa baino hobea izan dadila. Gerrarik gabekoa. Desgraziarik gabekoa. Eta dagoeneko Trintxerpen 42 familia etxerik gabe gelditu dira. Lau eraso matxistaren berri, behintzat, izan dugu Euskal Herrian. Ogia beste bost zentimo garestitu da. Abortatzea delitu bihurtu dute. Ziurrenik, promesa gehienak bete gabe geldituko dira. Eta gutxi batzuk beteta. Baina horrexegatik dira promesa. Bestela betebeharrak lirateke. Edo, are okerrago, aginduak. Eta orduan promesek zentzua galduko lukete. Eta kontrarioa ematea gustatzen zaigunez, gehiago erreko genuke, kirol gutxiago egin, deus ere ez gainditu, haserre bizi… Baina lasai. Promesa hutsak direnez, ez gara frakasatu hutsak sentituko urte bukaeran, bete ez ditugulako. Eta beti izango dugu denbora hurrengo urtean promesa(k) berritzeko (lasai, ez da mundua bukatuko. 2012ko abenduaren 21a aspaldi pasatu zen). Nik, berriz, urte berrirako zutabe hau idazteko eta zuek ahalik eta gutxien aspertzeko promesa egin dut nire. Saiatu, egingo naiz. Lortutako dudan edo ez… hori zuek esan beharko duzue. Pd: Bizi garen herri surrealistaz idazteko tentazioa ere izan dut egun hauetan, baina azkenean adeitasunak irabazi du… Akaso badakidalako aurrerago ere izango dudala herri surrealista honetaz idazteko denbora…
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.