Kirol eskaintza zabala, gaur, Pasaian

Kirolzale pasaitarrek badute gaur arratsaldea non pasatu. 16:30ean, saskibaloi partida dago Donibanen. Donibasket taldeak Katu Kaleren kontra jokatuko du, kiroldegian. Han bertan, baina 18:30etik aurrera eskubaloi partida dago. Donibane Eskubaloia taldeak, Tolosaren kontra jokatuko du gaur. Futbol zaleek Trintxer zelaian dute zita gaur. Sanpedrotarrak-ek Behobiaren kontra jokatuko du, 15:30ean. Gainontzeko futbol taldeek etxetik kanpo dituzte gaurko partidak. 3. Mailako Pasaiako taldeak Leioaren kontra jokatuko du gaur, 18:00etan, Sarriena futbol zelaian, eta Gorengo Mailako Trintxerpek, Euskaldunaren kontra, Andoainen, 17:30ean, Ubitarte futbol zelaian. Azkenik, Igoera Fasea jokatzen ari den Pasaiako taldeak, bihar jokatuko du, Getariako Keta taldearen kontra, Orioko Mendibeltz futbol zelaian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.