Hondarribian gaur aulki mugikorra, Donibanen bihar batelak

San Juango batel bat, Ligako lehen estropadan, Loiolan

San Juango batel bat, Ligako lehen estropadan, Loiolan

Arraun sasoia hasi da. Horren harira, bi estropada izango dira asteburuan Oarso Bidasoan. Lehena gaur izango da, Hondarribian eta aulki mugikorrekoa: Distantzia Luzeko III. Gipuzkoako Txapelketa izango dute jokoan, hainbat kategoriatan, herrialdeko 47 ontzik (200 bat arraunlarirekin). 16:00etan hasiko dira probak Bidasoa ibaian, Behobia aldean; helmuga Hondarribiko Bidasoa pasealekuan jarriko dute. Hurrengo asteburuan, hilaren 25ean, maila horretako Euskadiko Txapelketa egingo dute Bilbon. Batelak ere martxan daude. Gipuzkoako Ligako bigarren estropada izango dute jokoan herrialdeko 100 bat ontzik bihar, 11:30etik aurrera, Donibanen. Oarsoaldeko bateal izango dira bertan  lehian, San Juan, San Pedro, Hibaika eta Trintxerpe-Illunbe taldetakoak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.