Gipuzkoako Trinkete Txapelketan, irundarrak partaide

trinketeaHilaren 11n, larunbata, jarri zen martxan Gipuzkoako Trinkete Txapelketa, modazko paleta modalitatean. Kategoria horretan bi maila daude, eta horietan Irungo partaideak daude. Hala, Lehen Mailan, lehen taldean, Kurpilek bi talde ditu, eta Ramuntxo taldeak beste bi. Bigarren taldean, berriz, Ramuntxoko hiru talde daude eta bat Kurpilekoa. Bigarren Mailan ere badaude Irungotaldeak, Ramuntxoko zazpi, Kurpileko lau eta bestea Donostiakoa da, Ategorrietakoa. Talde horren ligaxka otsailaren 16an hasiko da. Bi maila horietako partidak larunbatero jokatuko dira Irungo Ramuntxo Berri Trinketean, goizez zein arratsaldez.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.