Hasi dira danbor hotsak Pasaian

Lizeoko ikasleak, goizean, Antxon

Lizeoko ikasleak, goizean, Antxon

San Sebastian Eguna astelehenean bada ere, Pasaiako ikastetxeetan hasi dira danborrak astintzen. Pasaia Lezo Lizeoan, esaterako, egoitza guztietan egiten ari dira danborrada egunean zehar, batzuetan goizez eta besteetan arratsaldez. Ondoko irudia Antxoko egoitzakoa da, goizekoa. Trintxerpeko Karmengo Ama Herri Ikastetxean 15:45ean dira ateratzekoak danborra jotzera, eta Antxoko La Anunciata ikastetxeko haurrek astelehenean egingo dute desfilea, lehenik Antxotik eta ondoren Donostian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.