Sahararren alde janaria bilduko dute ostiralean eta larunbatean Irunen

Aurreko urte bateko janari bilketa

Aurreko urte bateko janari bilketa

Itxaropen Bat Elikatu kanpainaren barruko ekimenak egingo dituzte Irunen ostiralean eta larunbatean. Saharako herriaren aldeko ekimena da, haientzako janaria biltzeko hain zuzen. Tindouf-eko kanpamentuetan dauden Saharako errefuxiatuentzako izango dira jakiak, eta oinarrizko beharrak betetzeko erabiliko dituzte. Irunen, Tadamun elkarteak koordinatuko du bilketa; Txingudiko Saharako Lagunen Elkartea da Tadamun. Bilketa bi erara egingo dute. Batetik, ikastetxeetan eta bestetik hainbat supermerkatutan. Supermerkatuei dagokienez, honakoetan jasoko dituzte jakiak:
  • Alcampon.
  • BM Anzaranen.
  • BM Anakan.
  • BM San Migelen.
  • Serapio Mugika kaleko BM-n.
  • Mendibileko Netto supermerkatuan.
  • Juan Arana kaleko Eroskin.
  • Pinudi kaleko Eroskin.
  • Super Amaran.
Antolatzaileek esan dutenez, honako gaiak behar dituzte sahararrek bereziki: azukrea, arroza, pasta, lekaleak, atuna eta sardinak olioan eta konpresak. Supermerkatuez gain, ikastetxeetan ari dira duela egun batzuetatik janaria biltzen. Honakoetan:
  • Leka Enea.
  • Belaskoenea.
  • LH Dunboa.
  • San Vicente de Paul.
  • Txingudi Ikastola.
  • Elatzeta.
  • Toki Alai LH eta DBH.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.