San Markoko biogasa ateratzeko planta geratu dute

Osteguna edo ostiralera arte iraungo dute lanek, eta horrek usainak sor ditzakeela ohartarazi du San Markoseko Mankomunitateak.

Azaroaren hasierarako espero dituzte San Markoko zabortegia zigilatzeko lanak hastea. 1970ko hamarkadatik dago zabalik.

Azaroan hasi ziren San Markoko zabortegia zigilatzeko lanak.

San Markoseko Mankomunitateak jakinarazi duenez, zabortegiko biogasa ateratzeko planta geldirik egongo da ostegunera edo ostiralera bitartean. Helburua, gasa gidatzeko hodiak obretarako behin-behinean jarri dituztenei konektatzea da. Denbora tarte horretan usaina ager daitekeela ohartarazi du San Markosek, baina horiek ahalik eta gehien saihesten saiatuko direla, “egoera horietarako protokoloa ezarrita”. Azaroan hasi ziren San Marko zabortegia zigilatzeko lanak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.