Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (EOS) Fernando Etxepare zendutako musikazale irundarrari omenaldia egingo dio hilaren 16an (osteguna), 19:30ean, Amaia Kultur Zentroan. Ametsa Abesbatzak ere parte hartuko du kontzertuan. Sarrerak
Kutxabanken sarreren zerbitzuaren bitartez eros daitezke, eta soberan baleude, kontzertua hasi baino lehenago Amaian. Sarrera orokorraren prezioa 16 eurokoa da, eta 14 urtetik beherakoek eta langabeek 12 euro ordaindu behar dituzte.
Gaur aurkeztu dute emanaldia Belen Sierra udaleko Kultura zinegotziak, orkestraren zuzendari orokor Iñigo Alberdik, eta Ametsa Abesbatzako zuzendari Fernando Etxeparek. Musikari irundarra omentzeaz gain, beste efemeride bat gogoan izango dute kontzertuan: EOSek lehen kontzertua duela 32 urte eman zuen Irunen, hain zuzen Ametsa Abesbatzarekin. “Bi taldeen bideak Irunen bat egin du berriz ere, kontzertu berezia izango da horregatik, eta Fernando Etxepareri omenaldia egingo zaiolako”, esan du aurkezpenean Sierrak.