'Bye blue roses' ikuskizunarekin, antzerkia, zirkua eta dantza

'Bye blue roses' ikuskizuna

‘Bye blue roses’ ikuskizuna

Tennesse Williamsen Kristalezko zoo-a lanean oinarritutako ikuskizuna aurkeztuko dute igandean, hilak 19, 19:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean: Bye blue roses. Ikuskizun horretan, antzerkia, zirkua eta dantza batuko dituzte, beste hainbat diziplinen artean. Istorioa Tom eta Laura Wingfield anai-arreben harremanean oinarrituta dago. Kristala bezain hauskorrak dira, eta ama obsesibo eta agintzaile baten pean bizi dira; larri, gainera. Mendekotasun eta elkarrekiko seme-alaba diren heinean amarekiko daukaten betebeharra ekintzan zehar garatzen joango da. Horretarako, hainbat teknika erabiliko dituzte: zinema, dantza garaikidea, soinu gunearen trataera eszenikoa eta zirkuko hainbat teknika, trapezioa, tisua, akrobaziak edo malabarismoa, besteak beste. Sarrera orokorrak 8 euro balio du, eta murriztuak 6 euro. Errenteria Hiria Kulturgunean erosi ahal izango dira, gaur  asteartea, ostegun, eta ostiralean 18:30etik 20:30era. Asteazkenetan 11:00etatik 13:30era dago zabalik.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.