400 haurrek parte hartuko dute eskola igeriketan

Udal Kirol Patronatuak beste urte batez jarri du martxan Eskola Igeriketa Kanpaina, eta aurten herriko ikastetxe guztietako 400dik gora haurrek parte hartuko dute; zehazki, 1. eta 2. mailako ikasleek. Igeriketa ikastaroak Fanderia eta Galtzarabordako igerilekuetan gauzatuko dituzte. Kanpaina horren helburua igeri egiten ikasi eta hobetzea da, eta era berean, jarduera fisikoa egiteko nahia areagotzea. Kanpaina udalak eta aldundiak finantzatu dute: udalak %70 eta aldundiak %30. Zentzu horretan, ez die familiei inolako gasturik eragingo.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.