8-0 irabazi eta igoera faseko lider da Lehen Erregionaleko taldea
Hondarribia Futbol Elkarteko bigarren taldeak 8-0 irabazi dio Getariako Ketari Lehen Erregionaleko Igoera Faseko bigarren jardunaldian eta bere multzoko lidergoan jarri da, Beasainekin berdinduta. Bi talde horiek dira bi garaipenekin dauden bakarrak eta hiru puntuko abantaila dute hurrengoekiko. Lehen partidan 1-4 irabazi zuten berdeek Herreran Iruali Irauliren kontra eta, horrenbestez, sei puntu pilatu dituzte lehen bi partidetan eta, gainera, golak sartzeko erreztasuna erakutsi dute.
Nolanahi ere, goiz da jakiteko hondarribiarren aukerak zeintzuk izngo diren, ez Iruali Irauli ezta Keta ere ez baiutziren lehen fasean euren multzoko onenak izan. Hasiera batean Pasaia eta Mutriku ziruditen multzoko talde indartsuenak baina biek euren lehen partida galdu zuten eta Pasaiak ozta-ozta irabazi zion Irualiri bigarren jardunaldian (2-1).