Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

XV. mendean Errenteriak Europarekin zituen harremanak aztertuko dituzte datorren astean

admin
Bidasoa
2014/01/10
Hilaren 14, 15 eta 16an Errenteria-Europa. Harremanak XV. mendean izeneko jardunaldiak egingo dituzte Errenteriako udaletxeko pleno aretoan.  Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu ditu Errenteriako Udalarekin elkarlanean eta, bertan, XVI. Mendean Errenteria eta Europako hainbat zonalderen arteko harremanak landuko dituzte. Hartu eman hori ez zen soilik merkataritzara mugatu; artea eta kulturaren esparrura ere zabaldu zen eta horren erakusle da Errenteriako Jasokundeko parrokian dagoen Ama Birjinaren Koroatzearen erretaula flamenkoa, besteak beste. Hiru hitzaldi izango dira orotara. Hirurak doakoak eta irekiak, Errenteriako Udaletxeko Pleno Aretoan, arratsaldeko 19:00etan, hilaren 14, 15 eta 16an. Ama Birjinaren Koroatzearen Erretaula. Errenteriako Jasokundeko Parrokia izeneko liburuaren aurkezpenarekin emango zaie hasiera jardunaldiei. Gipuzkoako Foru Aldundiak Ondare bilduman argitaratutako liburua da, gure ondare artistikoa ezagutarazteko helburu duena. Argitalpena Maite Barrio eta Ion Berasainek –bi aditu hauek gidatu zituzten 2010 urtean amaitutako erretaularen zaharberritze lanak- zuzendu dute eta nazioarteko zazpi ikertzaileren lanak jasotzen dira bertan. Erretaularen zaharberritze lanetarako egindako ikerketak abiapuntutzat hartuta, Maite Barrio eta Ion Berasain gure portuek Brujas edo Anberesekin zuten salerosketa harreman handiaz, Errenteria eta Flandesen arteko harremanaz eta euskal familia batzuk Flandesen finkatu izanaz mintzatuko dira. Errenteriaren oparotasun garaia izan zen hura eta, oro har, Pasaiako badiarena; izan ere, esportazio eta inportazio gune bilakatu zen. Hori dela eta, salgai horien salerosketa eta joan etorriarekin loturiko arte trukeaz mesedetu zen Pasaiako badia eta bere ingurunea. Hitzaldiaren ostean, erretaula ikusteko bisita egingo da Errenteriako Jasokundeko parrokiara. Asteazkenean, Xabier Martiarena Gipuzkoako Foru Aldundiko ondare historiko artistikoaren errestauratzaileak hitzaldia eskainiko du Gipuzkoako kostaldean ageri diren XIV.-XVI. mendeetako 18 alabastrozko pieza ingelesen inguruan. Era honetako piezak Europa osora zabaldu ziren mende horietan itsas komertzioaren bidez. Azkenik, hilaren 16an, Iago Irixoa historiatzaileak Errenteria eta Ingalaterraren arteko harremanez hitz egingo du. Errege Katolikoen garaitik, Gaztekako Koroak Ingalaterrarekiko zituen merkatal harremanak biziki areagotu ziren. Gipuzkoak paper garrantzitsua izan zuen, eta horren lekuko Probintziak Ingalaterrako erregearekin 1482an sinatutako merkataritza-akordioa dugu. Ordutik, eta hamarkada luzeetan zehar, bi herriek lotura sakonak izan zituzten. Errenteriak eta Pasaiako badiak Bristolekin garatuko zuena horren adierazle bikaina da. Hartu-eman hau, gainera, ez zen merkataritza esparrura mugatu; aitzitik, beste hainbat arlotara hedatu zen.

Errenteria-Europa. Harremanak XVI. mendean

  • Hilak 14: Errenteriako Ama Birginaren Koroatzearen erretaula. Ikerketa eta zaharberritzea.
  • Hilak 15: Gipuzkoako alabastro ingelesak. Eskulturak, erliebeak eta zatiak.
  • Hilak 16: Errenteria eta Ingalaterraren arteko harremanak XVI. mendean.
Ekitaldi guztiak udaletxeko pleno aretoan izango dira, 19:00etan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.