Sorkuntzarako lokala zabalduko dute gaur Oiartzunen
Arraskularre kaleko 16. zenbakian sormen tailerra zabalduko dute gaur, Idoia eta Marodi izenekoa. Bertan Idoia Beratarbide sortzaileak bere espazioa izango du sorkuntzarako, bestetik Marodi sorkuntza egitasmoak (Maria de Bernardo ere da bertako kide) bere tartea izango du bertan, eta hirugarrenik Metrokoadroka Kultur Elkarteak ere erabiliko du espazio hori. Haurrentzat sorkuntza eskolak emateko asmoa dute ere. Gaurko inaugurazioa 18:00etatik 21:00etara izango da.