
Girizia elkarteko mendi taldeak irteera antolatu du hilaren 26rako: Oiartzun-Aginaga Usurbil bidea egingo dute; bi ordu eta erdiko bidea da. Oinez edo BTTz egin daiteke bidea, eta bien irteera 08:15ean izango da, herriko plazatik.
Izena emateko aukera Amazkarren, Garmendi txokolategian eta
Internetez dago. Txartelen prezioa 30 eurokoa da (funikularra, bazkaria eta autobusa daude horrekin ordainduta), eta hilaren 22a (asteazkena) da izena emateko azken eguna.
Honakoa da hilaren 26an egingo duten bidea Giriziakoek: Oiartzun-Arragua oinez; han topoa hartu Donostiarantz; Igeldora igo funikularrez; handik Polipaso pasa, Arratzain mendia igo eta Urdaira sagardotegira joango dira.