Hendaiako Bixintxo festek badute egitaraua

bixintxoakHendaiako Besta Komiteak Bixintxo festen berri eman du. Jakina denez, bi asteburutan egingo dituzte Hendaiako festa nagusiak, hilaren 17-18-19an eta hilaren 24-25-26an.Bestalde, otsailaren 2an 65 urtetik gorako hendaiarrentzat Bixintxo bazkaria egingo dute, eta hilaren 11tik 26ra feriak jarriko dituzte Gaztelu Zahar pilotalekuan Honakoak dira festetako lehen hiru egunen jarduerak: Hilak 16 (osteguna)
  • 19:00etan, Baleak-etik abiatuta, entsegu poteoa herri erdiko ostatuetatik.
Hilak 17 (ostirala)
  • 14:30ean, patata tortilla lehiaketa haurrentzako, dantzaldia eta aperitifa, Merkatu Zaharrean.
  • 18:00etan, Pelloten Itzultzea desfilearen abiatzea Merkatu Zaharretik.
  • 18:30ean, festen irekitze ofiziala Herriko Etxeko balkoitik, gomitatu sorpresarekin.
  • 19:30ean, Baleak-en, Makilaren Ematea, Jarraian pintxoak, edatekoa eta musika.
  • 20:30ean, Ainarak ikuskizuna Zarena Zarelako konpainiaren eskutik Daniel Ugarte pilotalekuan.
  • Akelarren, eta Hendaitz Gazte Asanbladak antolatuta, pirata gaua. Mozorrotuta joateko deia egin dute.
Hilak 18 (larunbata)
  • 11:00-15:00, animazioak auzoetan.
  • 15:00-17:00, danborradak auzoetan.
  • 17:15-18:30, danborraden elkarretaratzea hiri barnean.
  • 19:00-20:00, danborraden desfilea eta elkarretaratzea Herriko Etxearen aitzinean. Ondoren banderen itzultzea.
  • 21:00, Hendaiako danborradaren afaria, hendaiar guztiei irekia, Bidekoa taldeak alaituta.
  • Hendaitz Gazte Asanbladak antolatuta, musika ostatua Akelarren.
  • 23:00-02:00, Baleak elkartea zabalik egongo da.
Hilak 19 (igandea)
  • 10:00etan, txistularien alardea hiri barnean.
  • 10:30ean, Meza Nagusia Bixintxo elizan, Herriarteko Orkestraren parte hartzearekin.
  • 11:30ean, Hendaiako 2013ko sagardo uztaren aurkezpena, eta lehen txotxa Errepublika plazan (eguraldi txarra balitz Merkatu Zaharrean).
  • 17:00etan, Hendaiako abesbatzen eta musika taldeen kontzertua Bixintxo elizan. Doan da.
   
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.