Adinekoen bazkarirako izena emateko aukera, hilaren 13tik 24ra

Hilaren 13an, astelehena, zabalduko dute otsailaren 2an Bixintxo Besten barruan egingo duten 65 urtetik gorakoentzako bazkarirako izena emateko epea. Hilaren 24ra arte dago zabalik. Izena Laguntza Sozialerako Herriko Zentroan eman behar da (Lorategietako karrika, 9). Esan bezala, bazkaria otsailaren 2an (igandea) egingo da, 12:00etatik aurrera, Agerria jatetxean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.