Udalaitz igoko dute igandean Trintxerpeko mendizaleek

Urteko lehen irteera antolatu dute Itsastarrak eta Mendi Zaleak taldeek datorren iganderako. 07:15ean irtengo dira Trintxerpetik Arrasatera bidean. Buelta Kanpazarretik egingo dute, Elorriotik igarota. Alternatiba bat ere eskainiko dute, Arrasateko Udala auzotik Besaidera igotzeko. Interesdunek 943 396 055  edo eta 679 73l 034 telefono zenbakietara dei dezakete.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.