Kaltetuen aldeko plataforma sortu dute Trintxerpen

Trintxerpeko hainbat norbanakoek eta elkartek urte Zaharreko sutean kaltetutakoen aldeko elkartasuna antolatu nahian plataforma eratzea erabaki dute, «indarrak bideratzeko», eta «sortzen ari diren ekimenak bideratzeko». Plataformak Ziriza etxean zentralizatu du bere lana. Gaur egun 50 lagun inguru ari dira era aktiboan bertan lanean, eta lau batzorde sortu dituzte, Ziriza etxeko lana antolatzeko, dirua lortzeko ekintzak antolatzeko, etxe aseguruen inguruko aholkularitza bideratzeko, eta komunikazioa lantzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.