Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Erretako etxe baten fatxada mugitzen hasi dela ohartu dira Trintxerpen

admin
Bidasoa
2014/01/08
Gaur goizean bilduta egon dira Urte Zahar gaueko sutearen ondorioz etxea galdu duten bizilagunak, alkateordetzan. Udalak atzo Eusko Jaurlaritzarekin izandako bileraren berri eman die, eta bizilagunen esku utziko dituzten etxe berrietara joan aurreko urratsak zein izango diren azaldu dute. Horrez gain, eta udaleko hirigintzako arduraduna bertan zela, etxeetara oraingoz ezingo direla sartu jakinarazi diete. Fatxada bat mugitzen hasi dela ikusi dute, eta txosten teknikoak argitzeke, oraingoz arriskutsua dela eta ez dutela sartzen utziko esan diete. Dena galdu dutela jakin arren,  “ikusteko beharra dutela” aipatu dute hainbat bizilagunek, eta sartzen uzteko eskatu. Etsipena eta ezinegona da nagusi kaltetutakoen artean. Morlans eta Luzuriaga Sei hilabetez doan utziko dizkiete etxeak bizilagunei, eta hortik aurrera errenta ordaintzen hastea izan da Eusko Jaurlaritzaren proposamena. Udalak Eusko Jaurlaritzak beren esku utziko dituen etxeen inguruko informazioa biltzeari ekingo dio orain, eta era berean, bizilagunekin biltzeari, kaltetutako guztien beharren berri jaso, eta ondoren behar horien arabera etxeak esleitzen hasteko. Bizilagunekin izandako bileraren ondotik Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak eman duen prentsaurrekoan azaldu duenez, beren nahia da bizilagunei Pasaian ostatu ematea, baina oraingoz horretarako aukerarik ez dagoela argitu du. Izan ere, Antxoko Luzuriagako etxeak oraindik bukatzeke dituzte, eta ekaina edo uztaila arte ez dituztela bukatuko aurreratu du. Velascoko aukera ere aipatu izan da, San Pedron, baina etxe horiek pribatuak direla eta udalak ez duela horretarako aukera argitu du alkateak. Bien bitartean, Morlanseko aukerari helduko diote, baina beti ere, bizilagunak gerora Pasaiara ekartzeko helburuz. Bi lekukok deklaratu dute Bi kontu daude oraindik argitzeke. Batetik suhiltzaileen txosten teknikoek etxeen egoera zein den argitu behar dute, eta bestetik, Ertzaintzaren ikerketa dago zehazteke. Txosten teknikoek esaten dutenaren arabera, bizilagunek etxeekin zer egin erabaki beharko dute, eta erabaki horiek hartzen laguntzeko Udalak beste bi txosten eskatu dituela argitu du Agirregabiriak, “beti ere, bizilagunei ahalik eta informazio gehien eman eta erabakiak hartzeko orduan laguntzeko”. Ertzaintzaren ikerketak ere aurrera jarraitzen du. Alkateak  jakinarazi duenez aste honetan bi lekuko izan dira deklaratzen, eta poliziak ikerketekin aurrera jarraitzen du, sutea zerk eragin zuen argitzeko. Bengala bat izan dela baieztatu da lehen unetik, baina ikerketak baieztatu beharko du oraingoz indar gehien hartu duen hipotesia.
Bizilagunen batzarra

Bizilagunen batzarra

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.