7-15 urte arteko haurrek parte hartu ahal izango dute.
Fanderiako krosa, iaz
Erdiko Erreka auzo elkarteak aurten ere antolatu du krosa: Fanderiako Haur Krosa. Oraingoa zortzigarren ekitaldia izango da. 7 eta 15 urte arteko haurrek parte hartu ahal izango dute; zehazki honako maila hauek: aurre benjaminak (2006-2007), benjaminak (2005-2004), alebinak (2003-2002), infantilak (2001-2000), eta kadeteak (1999-1998).
Lasterketa 12:00etan hasiko da, eta izena lasterketa hasi aurretik eman ahal izango da, 11:00etatik aurrera. San Silbestre Txikian parte hartu zuten haurrek orduan erabilitako dortsal bera erabili ahal izango dute.
Mailak eta metroak
- Aurre benjaminak (2006-2007): 510 metro
- Benjaminak (2005-2004): 510 metro.
- Alebinak (2003-2002): 840 metro.
- Infantilak (2001-2000): 1.350 metro.
- Kadeteak (1999-1998): 1.680 metro.