Itsas txakur bat Bonantzan azaldu zen atzo gauean, Pasai Donibanen. 21:00ak inguruan ikusi zuten bizilagunek lehenbizikoz, eta SOS Deiak-i abisua eman eta gero AMBAR Itsas Faunaren Ikerketa eta Babeserako elkarteko kide bat bertaratu zen animalia zaintzera. Elkarteko lehendakariorde Enrique Francok adierazi duenez, Pasaian agertu den itsas txakurra zauritua egon daiteke, eta ondorengo orduetan erabakiko dute artatu behar duten ala ez. Begi bat itxita eta ahopean zauria du Pasaian agertu den itsas txakurrak.
Edonola ere, azken orduetan “egoera salbuespenezkoa” dela azaldu du Francok. Oraintxe euskal kostaldean sei itsas txakur agertu direla azaldu du: Pasaiakoaz gain, Orion eta Getarian ere agertu dira atzo, eta baita Bermeon eta Plentzian ere. Francok azaldu duenez, oso itsas txakur gazteak dira guztiak, eta uste dute, itsasoan dagoen denboral bortitzaren ondorioz aterpe bila dabiltzala.
Ez gerturatzeko gomendioa
Itsas txakur gazteak diren arren, ez ukitzeko eta ez gerturatzeko gomendioa zabaldu dute AMBAR elkartetik, bestelako itxura eman dezaketen arren, itsas txakurrak “animalia basatiak direlako, eta koska egin dezaketelako”. Horrez gain, txakurrak urruti mantentzako eta itsas txakurren

Argazkia: Luis Mari Laboa
inguruan bost-hamar metro inguruko segurtasun tartea uztea gomendatu dute.