Kutxa Ekogunea pozik Ontziratu Zaitez kanpainaren Oiartzungo parte hartzearekin

Ontziratu Zaitez kanpaina egin duten beste herriekin alderatuta, Oiartzunek batez bestekoa gainditu duela jakinarazi du Kutxa Ekoguneak. Hori kontuan hartuta, oiartzuarrak zoriondu eta bide berean jarraitzera animatu ditu. Hain zuzen, Gipuzkoako 30 udalerrik bat egin dute kanpaina horrekin 2011n martxan jarri zenez geroztik. Zentzu horretan, Ekogunea “oso pozik” agertu da, “herritarren ohitura jasangarriagoak barneratu dituztelako, eguneroko erosketetan ingurunea kaltetzen duten hondakin kopurua murriztuz”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.