Igandean inauguratuko dute Xenpelarren eskultura

Xenpelarren omenezko eskulturak igandetik aurrera izango du bere tokia Errenteria-Oreretan. Foru plazan edo herrian ezagunagoa den bezala, Xenpelarren, egongo da jarrita ordutik aurrera. Hain zuzen, igande honetan, hilak 5, Gotzon Huegunek eskultoreak egindako Xenpelarren fruituak eskultura inauguratuko dute, 12:30ean hasiko den ekitaldian. Hori Foru plazan bertan egingo dute. Frantzisko Petriarena Berrondo Xenpelar-ek, gainera, egun horretan bertan beteko lituzke 179 urte. Ekitaldian, noski, ez da bertsorik faltako, eta hala nola, Andoni Egaña eta Xenpelar Bertso Eskolako bertsolarien bertso saioa izango da. Horrez gain, Errenteria Musika Kultur Elkarteko Bandak, udal txistulariek, eta Ereintza dantza taldeak parte hartuko dute. Horrez gain, udaleko, Xenpelar Bertso Eskolako eta eskulturaren egilea bera ere egongo dira ekitaldian. Julen Mendoza alkateak egingo du agurra, eta Julian Albistur bertso eskolako kideak eskultura gauzatu arteko ibilbidea azalduko du. Azkenik, Huegun egileak eskulturari buruzko xehetasunak emango ditu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.