Trafikoa moztuko dute Errege Magoen desfilea dela eta
Bihar, igandea, Errege Magoen desfilea izango da. 18:00etan abiatuko da Tulle kaletik. Horrek zenbait aldaketa ekarriko ditu trafikoan.
Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bihar, ibilgailurik ezingo da aparkatu, 10:00etatik 20:00etara, honako toki hauetan: Pontikako aparkalekua, batetik; Tulle, Maria Lezo, Xenpelar, Biteri eta Segundo Izpizua kaleak; eta azkenik, Galizia biribilgunetik Santa Klara plazara doan Nafarroa etorbideko tartea.
Era berean, trafikoa itxita egogno da 16:30etik aurrera Segundo Izpizua eta Biteri kaleen arteko bidegurutzean, Beraun kaleko eta Arramendi pasealekuaren arteko bidegurutzean, Aralar plazan, Galizia biribilgunean eta Lartzabalen.
Erdigunea ere itxita egongo da, 16:30etik 21:00etara, eta bide alternatiboak erabiltzeko gomendatu du Udaltzaingoak.
Honako ibilbidea izango du desfileak: Arramendi pasealekua, Errioxa biribilgunea, Tulle, Maria Lezo, Xenpelar, Biteri, Segundo Izpizua, Nafarroa Etorbidea, Galizia biribilgunea, Nafarroa Etorbidea, Gamon Zumardia, Herriko Plaza eta Merkatuzar.