Euskal Herriko Ezker Pareteko Txapelketako finalaurrekoak jokatuko dituzte bihar Txosteko pilotariek

Euskal Herriko Ezker Pareteko Txapelketako finalaurrekoak izango dira bihar eta Oiartzungo Txost taldeko pilotariak bertan izango dira. Taldetik nabarmendu dutenez, “ez da broma hegoaldeko pilotarientzat Euskal Herriko txapelketan finalaurrekoetara iristea”. Hauek dira jokatuko dituzten partidak: Junior Maila Hendaian, 16:00etan. Noizbait (Hazparne)-Txost ( Zabala, Nazabal. Oiartzun) Gazte Maila Donibane Lohizunen, 18:30ean Kapito Harri (Uztaritze)- Txost (Ondaro, Leonet. Oiartzun) Animatu nahi izanez gero, Tolarieta auzoan elkartzeko proposamena egin dute. 15:00etan elkartuko dira eta hortik Hendaiara zen Donibane Lohizunera joango dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.