18:00etan aterako da desfilea, igandean, hilak 5, Tulle kaletik. 510 kilo gozoki eta 7.000 txokolatezko txanpon banatuko dituzte. 150 lagunek parte hartuko dute.

Errege desfilea, Errenteria-Oreretan.
510 kilo gozoki eta 7.000 txokolatezko txanpon banatuko dituzte Errege Magoen desfilean, igandean, hilaren 5ean. Zenbaki gehiago ere izango dira: desfilean 150 inguru lagunek parte hartuko dute. Errenteriako Udal Musika Bandak irekiko du desfilea. Jaiotza eta baserritarrez jantzitako 20-25 haur eta Musika Eskolako zortzi trikitilari joango dira horien atzetik. Ondoren, Errege Magoen postariaren karroza, eta azkenik, Errege Magoen karrozak joango dira hogeina antortxerorekin.
Desfilea 18:00etan hasiko da, Tulle kaletik (Pontika), eta Maria Lezo, Biteri, Segundo Izpizua, Nafarroa Etorbidea eta Zumardia pasatakoan 19:00etan espero dute udaletxera iristea. Harrera, ordea, iaz bezala Merkatuzarren egingo dute.
Aurtengo desfilea lan talde batek antolatu du. Hori Telleri, San Jose-Hijas de la Cruz, Eureka dantza taldea, Jaitoki Furius elkartea aritu dira elkarlanean Gazteria Sailarekin eta Udaltzaingo eta Babes Zibilarekin.