Igandean, Donibaneko Mitxintxolara igoera

Iazko parte hartzaileak

Iazko parte hartzaileak

Itsas Mendik laugarrenez antolatu du Mitxintxolara Igoera lasterketa. Mendiko proba da, denera 3,4 kilometro luzekoa, eta 332 metroko altuerara iritsiko dira parte hartzaileak. 11:00etan abiatuko dira kirolariak Santiago plazatik, izen ematea doan da, eta sariak lasterketa bukatutakoan banatuko dituzte Goiko Kantinan; pintxoak banatuko dituzte bertan. Aurretik, baina, Mitxintxolara joateko aukera izango dute haurrek, 10:00etan martxa abiatuko baita, gurasoekin, Mitxintxola aldera. Sariak, honakoak: txapela lehen neska zein mutilarentzat. Mariskada bat ere zozkatuko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.