Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Gure esku dago

admin
Bidasoa
2013/11/25
Ez dakit nola irudikatuko zuen herri honen geroa historian barrena «Gora Euskadi edo Euskal Herria askatuta» oihukatu duen herritar bakoitzak. Ez dakit Euskadiz aritu direnak Euskal Herriaz ari ote ziren (ote diren). Ez dakit «askatuta» ziotenean gauza beraz ari ote ziren (ote diren)… Eta… ez dakit historian barrena «Gora Euskadi edo Euskal Herria askatuta» oihukatu duten herritarrek nola irudikatuko zuten askatasun horren etorrera; askatasuna lortzeko eguna, modua, ospakizuna… Berriki, 36ko gerran anti-aereo bat eskuartean zuen Saseta batailoiko gudari baten argazkia ikusi eta Twitter-en jarria dut. Egunotan egunkarietako argazkietan ikusi ditugu, espetxetik irteten, Parot izeneko doktrinaren zigor-erantsi eta bidegabea pairatu behar izan duten presoak. Nola irudikatzen ote zuten argazki horietako pertsonek herri honen egunik askeena? Zenbaitetan, urrunekoak amets eta fantasia kutsua har lezakeela irudituta, hortik artikulu honen sarrera, galderaz eta argazkiz betea. Gatozen errealitatera. Anti-aereo, indarkeria eta gisakorik gabeko aro honetan, bizi-bizi segitzen du geure etorkizuna erabakitzeko eskaerak. Gure Esku Dago herri ekimenak horretan dihardu. Datorren urteko ekainaren 8rako deitu ditu herritarrak. Helburua, herritarrek, elkarri eskua emanda, Iruñetik Durangora 123 kilometroko giza katea osatzea da. Berrogeita hamar mila herritar beharko dira helburua betetzeko; gutako bakoitza kate-maila bihurtzea, Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatzeko. Datorren urtea, gainera, esanahi bereziko urtea izango da bide horretan. Eskozian irailaren 18an egingo dute independentziari buruzko herri bozketa. Erresuma Batutik banandu nahi duten ala ez erabakitzeko aukera izango dute herritarrek, gaur-gaurkoz zail izango duen arren independentziaren aldeko botoak nagusi izatea. Garrantzitsuena bozketa egitea bera da, eta Erresuma Batuak bide horri oztoporik jarri ez izana. Azken finean, orain ezin dena, bihar posible izan liteke. Izango da. Eta… Eskoziarekin batera, gauzak ondo, Katalunian datorren urtean egingo dute beren etorkizuna erabakitzeko erreferenduma, ANC Biltzar Nazional Katalanak akuilu lan ikaragarria egin ondoren. 1989an Estoniak, Letoniak eta Lituaniak Sobiet Batasunetik alde egiteko antolatutako ekimena eredutzat hartuta, aurtengo irailaren 11an, 1.600.000 herritar elkartu zituen ANCren deiak, argazki eta mezu historikoak plazaratzeko. Elkarri eskua emanda, Kataluniako lau herrialdeetan, 400 kilometroko ibilbidea osatu zuten. Generalitateak eman zuen datua. Biltzar Nazional Katalanak milaka eta milaka herritar aipatu zituen. Ukaezina da Katalunian inflexio puntua sortu duela irailaren 11ko herri mobilizazioak. Generalitatearen Iritzi Ikerkuntzarako Zentroak egindako inkestaren arabera, ERCk irabaziko lituzke orain hauteskundeak (%20,8), CIUren aurretik (17,1). CIUk hiru puntu galduko lituzke. Aipagarria, baita ere, CIUtik ihes egindako botoaren %21,5 ERCra joango litzatekeela. Ondorioa: independentziaren aldeko jarrera indartzen ari da Catalunyan, duda-mudan dauden herritarren %17,8a ahaztu gabe. Nabarmenak PPCren galera (%8,7tik %2,8ra) eta PSCrena (%9,69tik %6ra). Inkestetako zenbaki hotzetatik haratago, Katalunian agerian geratu da gizarte zibila izan dela prozesuko protagonista. Ez alderdi politikoak. Alderdiek herritarren esanera egokitu behar izan dute, eta mezua ondo ulertu du Artur Mas presidenteak. Tinko eusten dio erabakitzearen aldeko jarrerari. Auzokoak ikusita, gurean zer? Ba… beste horrenbeste. Gure Esku Dago herri ekimenak 132 kilometroko giza katea osatzeko deia egin du datorren ekainaren 8rako, desberdintasunen gainetik, etorkizunean zer izan nahi dugun erabakitzeko. Inork ez digu deus emango. Geuk hartu behar dugu geurea: geure etorkizuna.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxebizitza eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.