Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Sar dadila kalabazan

admin
Bidasoa
2013/09/23
Zeinek ez ditu gustuko ipuinak? Nik behintzat izugarri maite ditut. Zuek ez? Umekeriak direla pentsatzen duen horri gomendio bat: Irungo liburutegiak hilabetean behin, ostegunetan, antolatzen dituen helduentzako ipuin kontalariak. Baliatu beharreko aukera iruditzen zait, gutxitan topa dezakeguna. Bertaratzeak lotsa ematen dionari beste proposamen bat: Ojos de aguja liburua, ipuin laburren antologia bat. Hala ere, txikitan guztioi kontatu dizkiguten ipuin horien inguruan pentsatzen jarrita, badaude gauza kuriosoak. Adibidez, ez al da gore xamarra norbaiten amona jaten duen otso baten istorioa entzutea lokartu aurretik amets goxoak izateko? Gero esango dute hau eta hura gure belaunaldiaren inguruan, baina inork ez dio erreparatzen izan dugun haurtzaro gogorrari. Izan ere, ipuin horiek abesti batez lagunduta joaten ziren sarri: zakur handi bat etorriko da zuk ez badezu egiten lo. Egia esan, ez dakit nola ginen begiak ixteko gauza. Nola ez ginen ba ibiliko gero ohearen azpian begira? Ipuinek normalean irakaspen bat izaten dute oinarri. Txanogorritxuren kasuan, agian, ez da hain nabaria. Akaso, basotik goazela otso batekin topo egin eta beste bide bat hartzeko esaten badigu kasurik ez egitea. Baina badaude mezu argiagoa dutenak. Txitxarra eta txingurriaren kasua litzateke horietako bat. Txitxarrak uda ederra pasa zuen, botata, gitarra jotzen eta abesten. Bitartean txingurri gaixoak, langile fina, negurako elikagaia pilatzen pasa zituen eguzkipean baliatu ez zituen egun guzti haiek. Baina hotza iritsi zen, eta harekin elurra, eta egunean egunekoaz disfrutatzea erabaki zuen txitxarrak ez zuen ahora eramateko ezer, bere aukera bakarra txingurriari laguntza eskatzea bihurtu zelarik, udara osoa hari iseka eginez pasatu bazuen ere. Elezaharrak dio txitxarrak txingurriaren atea jo zuenean azken honek esan ziola: udara osoa abesten pasatu baduzu, orain dantzatu. Egia esan, nik ez dut buruan hain amaiera gogorra, baina bai lanaren garrantzia eta alferkeriaren ondorioen irakaspena. Txingurriak esfortzu handia egin zuen eta, trukean, zilegi zen saria jaso zuen. Txitxarrak, aldiz, kolperik jo ez izana ordaindu beharko zuen. Adierazgarria, oso, bi xomorro hauen istorioa. Sekula puskatu duzue inurritegi bat? Kaosa izaten da. Bat-batean denak zoratuta bezala korrika hasten dira, alde batera, bestera, oso ondo jakin gabe nora jo behar duten, zer egin egoera konpontzeko. Batzuetan iruditzen zait zapaldutako inurritegi horietako baten parte naizela. Guztiak inguruan zoratuta, masterrak egiten, hizkuntzak ikasten, praktiketan lanean ezer gutxiren truke… Badakigulako, ipuinari esker, inurriak izango duela negu gogorrari aurre egitea, alferrak gosez hilko diren bitartean. Hala ere, batzuetan iruditzen zait txikitan ez zizkigutela guztioi ipuin berdinak kontatu. Egon behar du baten bat, niri sekula kontatu ez didatena eta pribilegiatu gutxi batzuk bakarrik izan dutena entzuteko aukera. Txitxarra eta txingurriaren jarraipen bat edo beste bertsioren bat. Bestela zaila da ulertzen. Zaila da ulertzen bizitza osoan txingurriak bezala lan egiten pasa duten horiei zor zaien pentsiotik kentzea, lan egiteko irrikaz dagoen jendea etxerik gabe geratzea, master pila eta hizkuntza gehiago dituzten gazteak lana lortu ezinik ibiltzea… beste batzuk, txitxarrak, a relaxing cup of café con leche hartzen duten bitartean. Eta hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta irten dadila in Plaza Mayor.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Kultura

Kristinaenea, askotariko erritmoz beteta

Euskal Herria, Gipuzkoa

Afari solidario jendetsua egin dute Donostian, «alkateari kasurik egin gabe»

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik «onkeria eta populismoa» baztertzeko eskatu die kaleko afari solidarioak debekatzeagatik kritikatu dutenei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sare Herritarrak eta Donostiako Piratak mobilizaziora deitu dute abuztuaren 14rako, presorik eta iheslaririk gabeko besten alde

Kultura, Gipuzkoa

Nicole Garcia, Maha Harada, Pablo Larrain eta Mike Leigh Donostiako Zinemaldiko lehian izango dira

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxe eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.