Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Trena eta ilargia

admin
Bidasoa
2013/06/17
Bazen behin tren zahar-zahar bat. Indar gutxi zeukan oso eta bagoi txiki bat besterik ezin zuen garraiatu. Egunero egiten zuen bere bidaia: Hiribarrendik Hirigoienera eguzkitan eta Hirigoiendik Hiribarrenera ilargitan. Eta bidaia osoan kantari joaten zen: gutxika-gutxika, poliki-poliki… gutxika-gutxika, poliki-poliki… Halaxe hasten da alabak eskutan duen ipuina eta halaxe gabiltza gu ere, herri eta hirietako zenbait teknikari eta ordezkari politiko, gutxika-gutxika eta poliki-poliki, herritarrekin batera parte hartze kultura indartu nahian, herritarrak beren egunerokotasunaren eta etorkizunaren eraikuntzan parte aktiboa izan daitezen lanean. Eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Parte Hartze Zuzendaritzak eta Herritarrekin sareak antolatutako Herritarrekin Topaketak ekitaldiko lekukotza desberdinek aditzera eman digutenez halaxe dabiltza ere, besteak beste, Hego Ameriketako herrialdeetan edota Europako Islandian ere. Gutxika-gutxika, poliki-poliki. Izan ere parte hartzeari buruz dugun ezagutza edota kultura itsasoaz dugunaren antzekoa baita. Gehienok maite omen dugu itsasoa. Itsas tradizio handiko herria omen gara. Itsasoaren freskotasunaren bila egiten ditugu kilometroak eta kilometroak. Hondartzetako ur ertzetan kilometroak eta kilometroak egiten ditugun bezala eta gehienak bustitzen ditugu oinak bere uretan, baina ur barrura murgiltzekotan soilik 20 metro eta ahal dela ur azalean igeri eginez murgiltzen gara. Gutxi batzuk murgiltzen dira itsasoko barne uretan eta horiek dira itsas mundua hobekien ezagutzen dutenak. Barne ur horietan iluntasuna baino bizi-bizirik dagoen unibertso aberats bat dagoela ikusi arazi digutenak. Bitartean, botere ekonomikoa eskuan dutela mundua gobernatzen duten horiek, gaur eta hemen klase borroka bat badela eta beraiek gol kopuru handiz irabazten ari direla dioten horiek, beraiekin mahaian eserita ez bazaude menuaren parte zarela dioten horiek, atsedenik gabe 24 orduz beren interes ekonomikoak ardatz lanean dabiltzan horiek, eta beren zerbitzura dauden alderdi politikoak eta komunikabideak, ez daude herritarrak herritik eta herriarentzako landutako proiektuak eta erabakiak aintzat hartzeko prest. Boterean egon nahi dute, kosta ala kosta. Eta herritarra pasiboa izatea eta gauza inportanteak beren esku, dakitenen esku, uztea nahi dute, profesionalen esku. Eta gu, herritar ezjakinak, kirol kronikak eta prentsa arrosa kontsumituz narkotizatuta nahi gaituzte. Ikusle gisa nahi gaituzte. Eta halaxe, ehunka euro ordaintzen ditugu ikusle izateko eta gutxi batzuk edo bat bera ez geure bizitzako protagonistak izateko. Kontsumitzaileak izateko heziak, gure goseak ez du mugarik, ase ezinak gara, eta ikusle ezinegona izatera ohituta gaudenez, bestelako bizitza ereduak, bestelako proiektuak eta egiteko moduak eskaintzen dizkigutenen aurrean ezinegona erakusten dugu, eskatu eskatzen diegu, hau eta beste, baina dena da eskas, dena da konplikatuegia, dena da nekagarria. Esfortzurik gabeko eta berehalakoak diren emaitzak nahi ditugu. Gaur eta orain. Topaketetako bertso agurrean Amets Arzallusek adierazi bezala, boterea goian dagoela uste dugu, eta harantz abiatzen gara alpinisten moduan. Egiazki boterea hizki txikiz idatzita eta gure behean dagoenean. Herritarren gehiengoa dagoen lekuan. Gora baino, geure albokoari begiratu behar genioke. Parte hartzearen uretan murgildu beharra dugu. Ametsek zioen bezala, ez dezagun gero esan: «Behin bozka eman nuen, baina hitzik gabe geratu nintzen».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Palestinarekin Elkartasuna kalera irtengo da Donostiako Aste Nagusian, «sionismoaren eta inperialismoaren» aurka

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Udalak arreta gune bat jarriko du Aste Nagusian, sexu erasoak prebenitu eta artatzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urnietak bidea urratuko du: Jaurlaritzaren esku utziko du etxebizitza promozio bateko lurren %5

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salatu dute ez dagoela medikurik Donostialdeko etengabeko arretako guneetan

Kultura, Gipuzkoa

Hilabete osorako musika emaria

Gipuzkoa, Kultura

Kristinaenea, askotariko erritmoz beteta

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.