Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Arantxa Urbe: Atzo opila eta bihar sagardoa

admin
Bidasoa
2013/04/26
Txitoak, lumak, arrautzak… Hau da hau San Marko opilek erakusleihoetan darioten kolore festa! Atzoko eguna, ume denborako garrantzitsuenetako bat zen. «Zenbat arrautzetakoa?» galdera zebilkigun bolo-bolo haur ahotan: aitajaunen edota amandreen eskuetatik jasotako San Marko opilako arrautza kopuruaren proportzionala izaten zen poza. Gutxi axola zitzaion arrautza haiek, arrautza hotz triste haiek, noiz egosiak ziren edo zuringoa oskolaren pinturak tintatu izana. Zer den ume izatea! Nik ez nuen San Marko opilik jaso, garai hartan Oreretakoa eta Irungoa soilik baitzen opilen ohitura, eta kanpoan izaki amandrea eta aitajauna. Hortaz, inbidia puntu batez entzun behar lagunen kontuak eta kontaketak. Ez genuen jakin tradizio horren jatorria: zein den txitoen, lumen eta arrautzen esanahia, alegia. Auskalo zer dela eta bizkarreratu zitzaien guraso-ordeei ardura hura. Opilak gora eta gotorlekuak behera, zein etxekoa egin zaigun San Marko izena. Ez da denbora asko, ordea, jakin dudala berez —berezkoa zer den esan badaiteke—, mendiak ez duela izen hori. Berezkoa Bizarain dela. Inoiz entzungabekoa gehienentzat, ezta? Gotorlekua Bigarren Karlistadan eraiki zuten, Txoritokietakoarekin batera; 1888an, hain justu. Biak ala biak, Pasaiako portua, Donostia eta Orereta defendatzeko Oiartzungo lubaki eremua egitasmoaren parte ziren. Aurretik, santu festa ederra izan zen tontor horietan. Bizaraingo mendilerroan bi baseliza izan ziren: Desertuko Santa Madalenarena eta San Jeronimorena. Bi eraikinak Juan Yerobi garaiko bikarioaren aginduz egin ziren, 1541ean eta 1561ean. Mendilerroari Madalena deitzen hasi ziren, baselizaren eraginez. Guillen Tolosa erretoreak deitura aldatu zion 1565ean, aurrerantzean San Klemente izan zelarik: arrazoia, Santa harek jadanik bere kapera bazuela Hiribilduko legenardunen ospitalean. Baselizan San Markoren irudia jarri zuten. Horra hor, artean Madalena zen mendiari izena berriro aldatzeko arrazoia. Bi baselizak 1770ean eraitsi zituzten Espainiako errege agindu bat betez. Agiriei begira, baina, Bizarain litzateke mendiaren lehenengo izena, estraineko aipua 1409koa baita.

Opilak gora eta gotorlekuak behera, zein etxekoa egin zaigu San Marko izena

Espainiako armadak beretzat hartu zuen San Marko, eta udalak berea zena berreskuratzeko erosi egin behar izan zuen. Nola diren gauzak! Gotorlekuaren aurretik ere begiratu zioten mendiari, antza: izan ere, parrokiko erretaula eta lorategi bihurtu zen zumardiko iturria egiteko marmola, Bizarainen dagoen Artxipi harrobitik atera zuten. Bihar, berriz, San Marko opila eztarritik behera ezin joanik geratu zaionarentzat barra-barra izango da sagardoa. Gutxi usteko zuen duela 25 urte Oreretako lehenengo Sagardo Eguna antolatzeko bildu zen lagun talde harek, borondatez egin zuten lan xume eta, era berean, eskergak, zer nolako oihartzuna lortuko zuen. Urteurren biribil horrek ongi merezita, aitzurrak hartu eta sagarrondoak aldatu dituzte Arramendin. Jende horren ahaleginari esker, herri sagasti berria dugu guztiok. Lehenagotik izan zen beste sagasti bat han, 1874an, Bigarren Karlistadan, liberalek bota zutena. Karlistak Arramendiko sagarrondoen artean babesten omen ziren gauez, Madalenako baratzan barrena, herria armez hartuta zuten goarnizioko soldadu liberalei tiro egiteko. Ondorioz, liberalek sagastia bota, eta Arramendiko muinoan gotorlekua eraikitzea erabaki zuten. Aspaldiko kontuak, inondik ere! Paraje horietan, gaur egun, herrian jaiotako ume bakoitzagatik zuhaitz bat aldatzen dute. Pentsatzen jarrita, ume horiek, bere garaian, zer nolako San Marko opil eta Sagardo Egun ezagutuko ote dituzte? Bien bitartean, guri dugunari eustea dagokigu… gozatu, bada, XXV. Sagardo Egunaz, eta topa beste hainbeste egin ditzan!
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.