
Gaur goizaldean Gregorio Berrotaran Etxeberria Landa Garapenerako zinegotzia hil da, gaixotasun luze baten ondorioz. 67 urte zituen. Berrotaranen heriotzagatik udalak gaurko iragarrita zituen ekitaldiak bertan behera geratu dira. Azken unera arte udalean lanean izan da Berrotaran. Hala, hilaren 16an, udalak konpondu dituen landa eremuko bideetan elkartu zen kazetariekin, obren nondik norakoak azaltzeko. Udaletik samina agertu dute Berrotaranen heriotzaren berri izan dutenean. 1991 urtetik zinegotzia izan da Gregorio Berrotaran jeltzalea. Hasiera hasieratik Nekazaritza arloko gobernu ordezkaria izan da gainera. Beste batzuren artean, Berrotaranen ekimenez Zuhaitz Eguna egiten hasi ziren Hondarribian, 1995ean. Baserri eremua ondo ezagutzen zuen, bertan bizi baitzen, Artzu baserrian. Txikitatik baserri lanetan jardun izan zuen, baina oso gaztetan arrantzale bezala aritu behar izan zen. Hondarribiko udaletik jakinarazi dutenez bihar egingo dituzte Berrotaranen aldeko hileta elizkizunak Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Eliza Nagusian, 19:00etan.

Futbola Ohorezko Erregionala. Oiartzun-Ostadar: 2-1. Lehen Erregionala. Oiartzun-Touring: 2-0 Gazteak. Ohorezko Maila. Allerru-Oiartzun: 4-1. Emakumeen Bigarren Maila. Abanto-Oiartzun: 0-1. Gazteak. Behobia-Oiartzun: 6-1. Kadeteak. Ohorezko Maila. Oia...

Zabala eta Rojo euskal presoei biziarteko zigorra ezarri dietela salatu du Herrirak

Gaur eguerdian 200 bat lagun inguru bildu dira Trintxerpeko Gudarien Enparantzaren eta Herrerako Topo geltoki berriaren arteko bidea lotzeko. Euren asmoa, geltoki berrira joateko dauden irisgarritasun arazoak salatzea, eta Kaiko Herrera Antolatzeko Pro...

Hilaren 24an Olentzerorekin batera desfilatzeko, entseguak hasi dituzte Amute eta Kostako auzotarrek. Astelehenetik ostegunera elkartzen dira Auzo Elkartearen egoitzan (Komentutxiki kalean), 21:00etatik 22:00etara. Bertatik dei egin diete auzoko biztan...

Antxoko liburutegiak antolatzen duen Gabonetako Marrazki Lehiaketaren 49. ekitaldiko sariak atzo arratsaldean banatu zituzten, bibliotekan bertan. Saridunek liburutegia lepo bete zuten. Honakoak dira aurtengo irabazleak: A maila 1. saria. Iñaki Lasa...

Policarpo Balzolaren jaiotzaren 200. urteurrena beteko da 2013. urtean eta haren familiak Mentxu Gal margolariaren sinadura daraman Paisajes de Cercedilla –Cercedillako paisaiak– koadroa dohaintzan eman dio Irungo Udalari. Oliozko margolana da eta 32,5×51 zm-ko neurriak ditu. Policarpo Balzola Iparragirre 1813. urteko urtarrilaren 26an jaio zen Irunen eta udaletxeko idazkaria izateaz gain, herriko eskribaua ere izan zen. Colon pasealekuko irekiera proiektuaren egiletzat jotzen dute Balzola eta XIX. mendean zehar, Irungo pertsonaia nabarmenetakoa izan zen. Jose Antonio Santano alkateak dohaintza eskertzeaz gain, margolana jasotzea “ohorea” dela adierazi zuen. Koadroa, Mentxu Gal aretora eramango dute eta Udal Ondare Historiko-Artistikoaren parte izatera igaroko da. Erakusketa antologikoa EHUn Kolorearen indarra goiburupean, Mentxu Gal artista irundarraren obra erakusketa batean bildu eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) paraninfoan ikusgai jarri dute. Gaur arratsaldean inauguratu dute erakusketa eta otsailaren 28ra bitarte ikusgai izango da Bilbon. Margolanen bildumak Galek bere ibilbide osoan zehar eginiko natura hilak, paisaiak eta erretratuak biltzen ditu. 167, denera. Kubismotik faubismora urraturiko bidea erakusten dute lanok.

Bidasoko Rotary Klubak Gabonetako aparteko kontzertua antolatu du iganderako Amaian, 19:00etan. Aurten, Jose Luis Barrio omenduko dute Mozarten hil ondoko Requiem musika lanaren bidez. Ametsa Abesbatzako Fernando Etxeparek, Luis Mariano Lirika Elkarteko Angel Pazosek eta Pedro Ballazek, eta Belen Sierra Kultur zinegotziak parte hartu zuten elkartasun kontzertuaren aurkezpenean. Urtero bezala, Rotary Klubak antolatutako emanaldiak helburu solidarioak ditu, eta beraz, kontzertuaren bidez lortutako irabaziak Caritasera bideratuko dituela jakinarazi du. Iaz bezala, Ametsa Abesbatzaz gain, Ma non Troppo orkestra eta Luis Mariano Lirika Elkarteko abesbatza eta orkestra ariko dira bertan. Halaber, Angel Pazos eta Fernando Latorre tenoreen, eta Ainhoa Garmendia eta Maite Arruabarena sopranoen ahotsa entzuteko aukera paregabea edukiko dute Amaiara hurbiltzen diren zaleek. Barrioren omenez Rotary Klubak Luis Mariano Lirika elkarteko sortzaile Jose Luis Barriori omenaldia egingo dio. San Migel auzoan jaio zen 1925. urtean. Medikuntza ikasi zuen, eta Gipuzkoako Ospitalean eta Irungo anbulatorioan lan egin zuen Barriok, 2008ra arte. Lirika elkartearen sortzaileetako bat izateaz gain, horren presidente ere izan zen. Rotary Klubaren, eta Ametsa, Donostiako Easo eta Hondarribiko Eskifaia abesbatzen bidez, zarzuelak eta operak hedatzearen alde lan egin zuen.

Baserriko produktuen azoka berezia antolatu dute biharko Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak eta Irungo Udaleko Ingurumen arloak. Azoka bihar izango da Zabaltza enparantzan, goizeko 10:00etan abiatuta 14:00ak bitartean. Juan Kruz Behemendi elkarteko kudeatzaileak aurkeztu du gaur azoka, Miguel Angel Paez Ingurumen zinegotziarekin batera, Guztira, 15 ekoizlek parte hartuko dute bertan ezarriko diren 17 postuetan eta jatorrizko izendapeneko produktuak salgai jarriko dituzte, halanola: euskal jatorriko mota orotariko gaztak, patea, ahate produktuak, txerri produktuak, eztia, ogia, pastak eta gozoak, yogurrak…

Bidasoko AEK euskaltegiak antolatuta, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots Hondarribian izan ziren atzo 25 urteko bilakaera jasotzen duen Sentitu, pentsatu, ekin ikuskizun berria aurkezten. Bi saio eman zituzten, 16:00etan eta 18:30ean, eta AEKtik esan dutenez, “bi saioetako sarrera guztiak saldu zituzten”. Guztira, 1.200 lagun elkartu ziren Hondartza kiroldegian. Sentitu, pentsatu, ekin ikuskizunak Euskal Herriko haurren pailazo maitatuenen ibilbideari errepasoa egiten dio. Amona Josefinak 100 urte bete ditu eta lagun zaharrak joaten zaizkio opariak eramatera. Hala, azken hogeita bost urteetan kaleratutako diskoetatik hainbat abesti kantatu eta dantzatu zituzten atzo Hondartzan. Irungo Dantzaka dantza akademiako kideek bi abestietan parte hartu zuten: Andaluzia, eta Maite zaitut. Abesti horiek Sentitu, pentsatu, ekin. Sinfonikoa diskoan grabatu dituzte. Besteak beste, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eta Donostiako Orfeoi Txikiaren laguntza izan dute pailazoek diskoa grabatzeko.

FUTBOLA Erregional Ohorezko Maila Arrasate-Hondarribia 0-2 SASKIBALOIA Emakumeen Liga Hondarribia Irun-Obenasa 49-56 ESKUBALOIA Euskal Liga La Bacaladera Hondarribiak atseden izan du.

Hondarribia futbol taldeak garaipena lortu zuen Arrasaten atzo arratsaldean Mondragon taldearen kontra (0-2), Lurraldeko Ohorezko Mailako hamalaugarren jardunaldian. Partida oso borrokatua izan zen. Etxekoek baloiaren kontrola edukitzen saiatu ziren baina ez zuten aukera askorik sortu. Aldiz, Hondarribiak ondo eutsi zien Arrasatekoei eta bikain baliatu zituen etxeko atzelarien hutsak, bi golak sartzeko. Rodri Alonsok sartu zuen lehenengoa eta Aitor Tijerok partida erabakita utzi zuena. Hondarribiarrek, gainera, aukera gehiago sortu zituzten eta beste golen bat sartzeko aukera izan zuten. Partida amaituta Mikel Llorente entrenatzaileak bere jokalarien lana txalotu zuen eta datorren asteburuan joko bera errepikatzea espero duela esan zuen: “Garaipen oso ona izan da. Etxetik kanpora taldea izugarri dabil eta orain etxean hobetu behar dugu. Ziur naiz datorren larunbatetik hasita egingo dugula”. Llorentek onartu duenez, etxean baino emaitza hobeak lortu ditu taldeak kanpoan. Hondartzatik urrun jokatutako zazpi partidetatik lau irabazi eta bat berdindu ditu Hondarribiak. Besteak beste bigarren Real Unionen eta laugarren Oiartzunen zelaietan irabazi du eta hirugarren tokian dagoen Aretxabaletarekin berdindu. Eta lider Hernaniren aurka gol bakarrez galdu zuten berdeek, ligako lehen partidan. Azkena, Tourinen kontra Urteko azken partida etxean jokatuko du Hondarribiak, Oreretako Touring taldearen kontra. Etxean Beriorekin galdu eta gero, zortzigarren postuan dago Touring. Azken lau partidak galdu dituzte errenteriarrek [...]

Gabonetako egitaraua aurkeztu du gaur eguerdian herri bilguneak

Astelehenean itxita egongo da Sabino Arana kaletik Alde Zaharrera igotzen den igogailua. Mantentze lanak egin behar dituzte eta ezingo da erabili egun osoan.

Txondorra piztearen festa izango da gaur Arditurrin, 16:00etan. Ondoren, Zuhaitz motzak, bizimodu baten ahotsak dokumentalaren aurkezpena egingo dute. Astebete egongo da piztuta Arditurriko txondorra. Eta honako ekitaldiak izango dira: Hilak 22, 16:0...

Asteburu honetan egingo dute bigarren aldiz Itsasaldia jaialdia. Gaur goizean San Pedron izango da jaialdia, eta bertan hainbat jarduera egiteko aukera egongo da, zirkuitu moduan. Itsas Gela, Badia Eskola eta Itsas Mendi elkartea aritu dira antolakunt...

Bidasoa XXI igeriketa kluba Euskal Herriko Kluben arteko txapelketan lehiatuko da asteburuan, Irungo Azken Portu kiroldegian. Guztira, zortzi talde ariko dira emakume zein gizonen kategorietan. Lehiak 11:00etan eta 17:00etan gauzatuko dira, larunbat zein igandean.

Iaz ekin zuen San Tomas Batzordeak bidea, eta aurten ere herritarrek antolatutako santomasak izango dira Errenteria-Oreretan. Antolaketa lan horren atzean ibili dira txistorra postua jarriko duten hamar taldeak eta norbanako zein eragileak. Aurtengo San Tomas Egunean hogei postu jarriko dituzte baserritar eta artisau produktuekin. Horrez gain, Agirre Lehendakariaren plazan ohi bezala animalien erakusketa jarriko dute. Postu horiek guztiak jartzerakoan, euskara kontuan izango dute, eta paisaia linguistikoa bermatzea aldera, kartelak euskaraz izatea kontuan hartuko dutela zehaztu du batzordeak. Ikusi eta erosteaz gain, jan eta edateko aukera ere izango da, eta hori Zumardiko kantinak, edo Herriko Plazan, Zumardi txikian edo Biteri kalean egongo diren postuetan egin ahal izango da. Era berean, kontuan izango dute edalontzien erabilpena, eta zaborra murrizte aldera, berriro erabil daitezkeen edalontziak soilik erabiliko dituztela jakinarazi dute. Era berean, edalontzia etxetik bertatik jaisteko deia egin dute. Bigarren deialdia, baserritarrez janztea izango da. Batzordeak eurek aurkezpenean egin bezala, “armairutik baserritarrari hautsa kendu, plantxatu eta janztera” animatu ditu haur, gazte zein helduak. Txerria San Tomas Eguneko protagonista nagusia txerria izaten da, eta lehengo urtera arte Xenpelar AEK arduratu denez horretaz, txerriak ere bertako kideren baten izena eraman izan du; iaz, esaterako, Palote izan zen. Aurten, batzorde batek prestatu du jaia, baina urteetan [...]