Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Momifikatutako animalien inguruko erakusketa abiatu du gaur Oiasso museoak

Oiasso Erromatar Museoak Egiptoko animalia sakratua: momifikazioaren sekretuetara bidaia erakusketa abiatu du gaur. Nafarroako Unibertsitatearekin egindako elkarlanari esker iritsi da bilduma Irunera. 2.700 urte baino gehiago dituzten animalien momiak biltzen ditu erakusketak. Belen Sierra Kultur zinegotziak, Maria Jose Noain Oiasso museoko ordezkariak eta Maria Luz Mangado egiptologoak atzo eman zuten erakusketaren berri eta bertan azaldutakoaren arabera, Nafarroako Unibertsitateko talde batek 2009 eta 2012 urteen artean egindako ikerketa lanak azaleratzen ditu erakusketak. Izan ere, animalia egiptoarren inguruko diziplina anitzetako ikerketa garatu du taldeak. Ikerketa sakona Nafarroako Unibertsitateko ikertzaile taldeak jakitera eman duenez, ikerketa teknika berritzaileak medio, fauna mota ezberdinak ezagutzeko aukera eduki dute. Horrez gain, baltsamatzeko teknikak eta materialak aztertu dituzte; baita momiak estilizatzeko makil, kanabera edo ontzirik ote zegoen ere frogatu ahal izan dute. Era berean, momia horien data zehaztu eta jankoei babesa eskatzeko zinginarririk ote zegoen ikertu ahal izan du taldeak. Horiek horrela, artearen bidez jainkoak nola irudikatzen zituzten eta horiei egindako gurtza nolakoa zen ikertu du Nafarroako Unibertsitateko taldeak. Denera, hamaika momia, baltsamatzearekin lotutako zinginarriak eta hileta gaien inguruko objektu artistikoak ikusgai dira Oiasso museoko erakusketan. Bilduma gaurtik apirilaren 15era bitartean ikusgai izango da, asteartetik igandera 10:00etatik 14:00etara. Ostiral eta larunbatean arratsaldez ere bisita daiteke, 16:00etatik 19:00etara bitartean.

admin
Bidasoa
2012/12/20
Erakusketak bildutako animalia momifikatuak

Erakusketak bildutako animalia momifikatuak

Oiasso Erromatar Museoak Egiptoko animalia sakratua: momifikazioaren sekretuetara bidaia erakusketa abiatu du gaur. Nafarroako Unibertsitatearekin egindako elkarlanari esker iritsi da bilduma Irunera. 2.700 urte baino gehiago dituzten animalien momiak biltzen ditu erakusketak.

Belen Sierra Kultur zinegotziak, Maria Jose Noain Oiasso museoko ordezkariak eta Maria Luz Mangado egiptologoak atzo eman zuten erakusketaren berri eta bertan azaldutakoaren arabera, Nafarroako Unibertsitateko talde batek 2009 eta 2012 urteen artean egindako ikerketa lanak azaleratzen ditu erakusketak. Izan ere, animalia egiptoarren inguruko diziplina anitzetako ikerketa garatu du taldeak.

Ikerketa sakona
Nafarroako Unibertsitateko ikertzaile taldeak jakitera eman duenez, ikerketa teknika berritzaileak medio, fauna mota ezberdinak ezagutzeko aukera eduki dute. Horrez gain, baltsamatzeko teknikak eta materialak aztertu dituzte; baita momiak estilizatzeko makil, kanabera edo ontzirik ote zegoen ere frogatu ahal izan dute. Era berean, momia horien data zehaztu eta jankoei babesa eskatzeko zinginarririk ote zegoen ikertu ahal izan du taldeak.

Horiek horrela, artearen bidez jainkoak nola irudikatzen zituzten eta horiei egindako gurtza nolakoa zen ikertu du Nafarroako Unibertsitateko taldeak.

Denera, hamaika momia, baltsamatzearekin lotutako zinginarriak eta hileta gaien inguruko objektu artistikoak ikusgai dira Oiasso museoko erakusketan.

Bilduma gaurtik apirilaren 15era bitartean ikusgai izango da, asteartetik igandera 10:00etatik 14:00etara. Ostiral eta larunbatean arratsaldez ere bisita daiteke, 16:00etatik 19:00etara bitartean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.