
Gazte mugimendu berri bat eratzen da ari da azken denboraldian Euskal Herrian, eta Irunen ere. Zukgua da mugimendu horren izena eta momentuz, hori eratzearen aldeko eztabaidak eta parte hartze prozesuak aurrera eramaten ari dira. Irunen, datorren astean berriz ere biltzekoak dira “hirugarren blokearen” gainean lan egiteko. Aurrerantzean ere, zenbait hitzordu finkatuko dituzte. Beñat Alzaga (Irun, 1987) gazteak mugimenduaren xehetasunak azaldu ditu. Zertan datza Zukgua prozesua? Zer egin duzue orain arte? Lehenik eta behin azaltzea prozesua nolabait hiru bloketan banatu genuela eta bloke bakoitzean gai ezberdinak jorratu ditugula. Orain arte lehenengo bi blokeak jorratu ditugu. Aurrenekoan mundu mailako egungo egoeraren azterketa orokorra egin genuen; nola ikusi eta zein irakurketa egiten genuen. Bigarrenean, gaur egun Euskal Herrian abiatu den ziklo politiko berriaren irakurketa egin genuen. Pixka bat ulertzeko, orain arte ziklo politiko bat bizi izan dugu eta orain, agertoki berri batean aurkitzen gara. Honen guztiaren baldintza positibo eta negatiboak, bertan nola ahal dugun eragin eta egoerak nola baldintzatzen gaituen daude gure jardunean. Zeintzuk izango dira hurrengo urratsak? Orain prozesu guztian emango diren eztabaida mamitsuenak datoz. Benetan definitu behar dugu orain antolakuntza nolakoa izan behar duen, helburu estrategikoak… Azken finean, gazte estrategia bat definitzea, horren izaera, antolakuntzaren izaera, funtzionamendua, funtzioak… zehaztu gabe daude. [...]

Urtea bukatu baino lehenago izango da aurtengo Neguko Kontzertua, Soinuenea Fundazioaren eskutik. Hilaren 29an izango da, 18:30ean, Ergoiengo Auzokalte elkartean. Bizkaiko Joka taldea eta Kantabriako Alba Gutierrez igoko dira oholtza gainera. Euskal he...

Bihar izango da, 19:30ean, Doneztebe parrokian; abesti ezagunak prestatu dituzte, denek abesteko Ibargain Musika Eskolak, Gabon abestien kontzertua antolatu du biharko. Hainbat taldek eskainiko dute euren saioa: biolin, biolontxelo eta gitarraz osaturi...

Astelehen eguerdira arte egongo da zabalik Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak udaletxean jarritako liburu eta disko azoka. Bihar eta igandean, hala ere, itxita egongo da. Azokarekin lotutako emanaldiak ere izango dira. Informazioa, hemen.

Kale ekintzako arduradunak, Ttak taldeak, haurrentzako ekimenak antolatu ditu Gabonetarako. Etzi hasi eta urtarrilaren 4era arte, zerekin gozatua izango dute 3 urtetik hasi eta 12 urtera arteko haurrek eta gaztetxoek. Egitaraua antolatzeko, Soinuenea Fundazioaren, Ugaldetxoko lokaletako kideen eta Oiartzungo Irrien Lagunen laguntza izan dute Ttak-eko kideek. Haurrei eta gurasoei, antolatutako ekimenetan parte hartzeko deia egin diete. Egitaraua Etzi, hilak 22. Olentzeroren Laguntzaileek ikatza aterako dute Arditurriko txondorretik. 16:00etan, kalejira, Herri Musikaren Txokotik Arditurrirantz. Eguraldi txarra eginez gero, 16:30ean, Arditurriko aparkalekuan. 17:00etan, ikatza aterako dute. Irrien Klubeko pertsonajeak izango dira bertan. Asteazkena, hilak 26. Olentzerok ekarritako opariekin jolasean, 17:00etan, plazan. Osteguna, hilak 27. Txalaparta tailerra, Soinuenearen eskutik. 17:00etan, Herri Musikaren Txokoan. Ostirala, hilak 28. Irrien Klubaren puzgarriak, 10:30etik 13:30era, Doneztebe plazan. 17:00etan, Mundutik plazara, plazatik mundura! ikuskizuna plazan, Oiartzungo Irrien Lagunen laguntzarekin. Larunbata, hilak 29. Kontzertu pedagogikoa, Soinueneak antolatuta eta Kantabriako musikarien eskutik. 11:30ean, Herri Musikaren Txokoan. Asteazkena, urtarrilak 2. Funky tailerra, Ugaldetxoko lokaletako kideen laguntzarekin. 17:00etan, Doneztebe plazan. Osteguna, urtarrilak 3. Gurpil zaharrekin jolasak, 17:00etan, Doneztebe plazan. Ostirala, urtarrilak 4. Zinema, Oiartzungo Irrien Lagunen laguntzarekin. HH eta LH 1, 2 eta 3ko ikasleentzat, 17:00etan, ikastolako jantokian: Surfaz txoratuta. LH 4, 5 eta 6koentzat, 17:00etan, udaletxeko areto nagusian: Izuaren gela (beldurrezko filma [...]

Pasaiako Udalak jakinarazi duenez, Gabonetako oporrak direla eta, etenaldia egongo da barrutietako alkateordeek egiten dituzten harreretan. Atzo hasi zen etenaldia (ezohiko udalbatzarra zegoelako), eta datorren astean zein hurrengoan (urtarrileko lehen...

Orain dela urte asko, gaztea nintzenean, Errioxako upategietara irteerak egiten genituenean, horrelako jota bat abesten zen: En La Rioja no hay tranvía/tampoco tenemos metro/pero tenemos un vino/que resucita a los muertos (Errioxan ez dugu tranbiarik/ez dugu metrorik ezta/baina dugun ardoak/hildakoak berpizten ditu). Ba ondo. Trintxerpen eta San Pedron hildakoak berpizten dituen ardoaren gabezia dugun arren, metro dotore bat jarri digute. Noski, asmakizun bikainera iristeko nahiko gaizki daukagu dena: hamar minutu edo gehiago oinez; bizpahiru semaforotan itxaron eta behin-behineko eta segurtasunik gabeko igarobideak gurutzatu. Hori guztia, segurtasun falta nabaritzen den toki batzuetatik pasatu ondoren. Egia da topo zaharrarekin horrelako arazoak bazeudela, baina uste genuen Donostialdeko Metroarekin azpiegitura hobea egingo zutela: irisbide hobeak; Orereta-Irun eremura gehiago hurbilduko gintuen zerbait… Lehen gaizki bagenuen, orain okerrago dugu! Ez gara Donostialdekoak izango… Geltokia eder-ederra utzi dute, baina kristoren hotza egiten du bertan. Esandakoa: oso polita utzi dute, Metro Donostialdea dioen kartel zuri-urdin ederrekin. Horretarako 1.300.000 euro gastatu dituzte. Eta pentsatzen dut: ez al zen errazagoa, diru hori, trintxerpetarroi eta sanpedrotarroi irisbide hobe eta duinagoak jartzeko erabiltzea? Topo izena metro baino gehiago gustatzen zait. Gainera, munduan satorrean ibiliko liratekeen bakarrak izango ginateke. Ez da gutxi! Jesus Aizpurua Larrañaga. San Pedro.

Ordutegi berezia izango du Elorsorok uztailean eta abuztuan; 84 erabiltzailek eman dute euren iritzia Datorren urtean, mantenu lanak egiteko Elorsoro kiroldegia zenbat astez itxi erabaki dute erabiltzaileek: bi astez. Elorsoro kiroldegiko arduradunek galdeketa jarri zuten martxan, erabiltzaileek euren iritzia eman zezaten. Izan ere, urtero hiru aste ixten dute abuztuan kiroldegia, mantenu lanak egiteko, eta hainbat erabiltzaileren kexak jaso izan dituzte. Hala, kiroldegiko arduradunek erabiltzaileei galdetzea erabaki zuten. Bi egutegiren artean aukeratu behar zuten. Batean, kiroldegia hiru astez ixtea jasotzen zen, orain arte moduan. Bestean, bi astez ixtea, eta uztailean eta abuztuan ordutegia murriztea. 84 lagunek erantzun diote galdeketa horri, eta horietako gehienek erabakitakoaren arabera, Elorsoro kiroldegia bi astez egongo da itxita 2013ko abuztuan: hilaren 1etik 15era. Bi aste bakarrik itxi ahal izateko, kiroldegiak ordutegi berezia izango du uztailean eta abuztuan: 07:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Epe horretan, eremu termoludikoaren ordutegia honakoa izango dela jakinarazi dute herriko kiroldegiko arduradunek: 09:00etatik 20:00etara. Gabonetarako eskaintza bereziak prestatu dituzte Elorsoron Gabonei begira, eskaintza bereziak izango dira Elorsoro kiroldegian. Batetik, eremu termoludikoko ordu eta erdiko sarrera merkeagoa izango da. Zazpi euroan eskuratu ahal izango dute bazkideek. Beraiek erabili ahal izango dute sarrera hori, edota beste norbaiti oparitu. Hilaren 30erara arte dago sarrera horiek erosteko aukera. [...]

Larunbatean eman zituzten Xenperlar Bertso Eskolaren XXIV. Zapirain Anaiak eta XIV. Ibon abala bertsopaper lehiaketen sariak. Azken horretan, bigarren saria irabazi du Iraitz Mateo oiartzuarrak, Munduaren amaiera egunkari bakarrean lanarekin.

Urtarrilaren 12an euskal presoen alde Bilbon egingo duten manifestaziora deitzeko «argazki mundiala» egin nahi dute etzi eguerdian Hondarribiko San Pedro kalean (Lekuona eta Kontxita tabernen artean), 13:00etan hasita. Hondarribiko Herrira-ren Herri Bilgunetik egin dute deialdia eta azaldu dutenez, “jende andana deitu dugu, hala nola herriko eragile ezberdinak, esparru ezberdinetako jendea, etabar, bertan argazki ikusgarri eta erraldoi bat egiteko intentzioarekin”. Helburu berarekin, Bilbon egingo den manifestaziorako deia luzatzeko, Adierazpen Eguna egiten ari dira gaur. Hala, egun osoan Ni ere bai. U 12 Bilbon leloko pegatinak eramango dituzte soinean, Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira goiburua izango duen manifestazioarekin atxekimendua adieraziz: “Iaz urtarrileko manifestazioak hainbat jenderen atxikimendua jaso zuen Hondarribian eta aurten ere hala izatea espero dugu”, gaineratu dute. Bi ekimen horiekin batera, Gabonetan burutuko dituzten ekintzen berri eman du Hondarribiko Herrira-k. Hilaren 24an Olentzerorekin kantatzera aterako dira eta hiru hitzordu zehaztu dituzte: 11:00etan Olagarron, 13:00etan San Pedro kalean, eta arratsaldez, 17:00etan Muaran. Herrira-tik gizarteari eskatu diote “garai berezi hauetan gurekin ez daudenekin” gogoratzeko: “Gizakietaz hitz egiten ari gara, giza eskubideez, eta garai berezi hauetan gurekin ez daudenekin gogoratzea oso inportantea dela deritzogu”. Eta hilaren 28rako, hileko azken ostiralerako, Herrira-ren Hondarribiko eta Irungo taldeek deialdi bateratua luzatu dute. Irungo Zabaltza [...]

Irun Hiria Musika Bandak, Erain Txiki ikastetxeko ikasleekin batera, 2012ko Gabonetako Jaialdia emango dute igandean, hilaren 23an, Amaia KZko auditorioan. Eguerdiko 12:30ean hasiko da emanaldia. Iñaki Gurrutxagak zuzendutako musika bandak eskainiko duen kanta sorta ondorengoa izango da: Bands around the world (Paul Yoder) Pique dame (Franz Von Suppe) A Christmas dance party nº1 (Michael Carros) Birjiña maite (Aita Madina) Haur eder baten bila (Iñaki Urkizu) White Christmas (Irving Berling) Navidad llego la paz (Ivan Calderon)

Pin Pan Pun Haur Parkea abiatzeko dena prest dago dagoeneko. Ficobako hiru pabilioi egokitu dituzte abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra arte bertan egingo den txikientzako parkerako. Aurtengo ekitaldian gainera, teknologia berriak izango dira protagonista. “Garaiak aldatu dira, eta haurrak ere bai” azaldu dute Ficobako ordezkariek. Hori dela eta, aurten planetario bat instalatzeaz gain, software libreko hastapen gunea eta roboten inguruko tailerra berritasun moduan prest izango dira. Horrez gain, auto telegidatuen lasterketa pista, gaztelu puzgarriak eta karruselak ere izango dira Ficoban, besteak beste: matxinsaltoa, haurren trena, talka autoen pista, ohe elastikoak… Txikietatik nerabeetara Gabonetako parkea 3 eta 14 urte arteko txiki eta gaztetxoentzat zuzenduta dago. Aurten gainera, ume autistei zuzendutako ekintza eta ordutegi bereziak antolatu dituzte. Gainera, aurtengo ekitaldian aparkalekua debalde izango da. Prezioak ezagutu nahi izanez gero, Ficobak prestatutako webgune berezira jo dezakete interesatuek.

Oiasso Erromatar Museoak Egiptoko animalia sakratua: momifikazioaren sekretuetara bidaia erakusketa abiatu du gaur. Nafarroako Unibertsitatearekin egindako elkarlanari esker iritsi da bilduma Irunera. 2.700 urte baino gehiago dituzten animalien momiak biltzen ditu erakusketak. Belen Sierra Kultur zinegotziak, Maria Jose Noain Oiasso museoko ordezkariak eta Maria Luz Mangado egiptologoak atzo eman zuten erakusketaren berri eta bertan azaldutakoaren arabera, Nafarroako Unibertsitateko talde batek 2009 eta 2012 urteen artean egindako ikerketa lanak azaleratzen ditu erakusketak. Izan ere, animalia egiptoarren inguruko diziplina anitzetako ikerketa garatu du taldeak. Ikerketa sakona Nafarroako Unibertsitateko ikertzaile taldeak jakitera eman duenez, ikerketa teknika berritzaileak medio, fauna mota ezberdinak ezagutzeko aukera eduki dute. Horrez gain, baltsamatzeko teknikak eta materialak aztertu dituzte; baita momiak estilizatzeko makil, kanabera edo ontzirik ote zegoen ere frogatu ahal izan dute. Era berean, momia horien data zehaztu eta jankoei babesa eskatzeko zinginarririk ote zegoen ikertu ahal izan du taldeak. Horiek horrela, artearen bidez jainkoak nola irudikatzen zituzten eta horiei egindako gurtza nolakoa zen ikertu du Nafarroako Unibertsitateko taldeak. Denera, hamaika momia, baltsamatzearekin lotutako zinginarriak eta hileta gaien inguruko objektu artistikoak ikusgai dira Oiasso museoko erakusketan. Bilduma gaurtik apirilaren 15era bitartean ikusgai izango da, asteartetik igandera 10:00etatik 14:00etara. Ostiral eta larunbatean arratsaldez ere bisita daiteke, 16:00etatik 19:00etara bitartean.

Berpiztu GKEak eta EAJren udal taldeak Santiagoko auzo elkartean astero egingo den elikagai banaketaren berri eman zuten atzo goizean. Xabier Iridoy Irungo jeltzaleen bozeramaileak azaldu zuenez, “martxoan onartutako 2012ko aurrekontuetan EAJk egindako zuzenketa bati esker, elikagai banaketarako 4.000 euro bideratuko dira”. Beharra duten lagunei zuzendutako laguntza izango da elikagaiena, eta asteartero egingo dute banaketa auzo elkartearen egoitzan, 10:30etik 11:30era. Irungo familiak, Donostian Berpiztuk garatutako Erreferentzia Puntua izeneko proiektuaren barruan kokatzen da ekimena. Donostiako Alza auzoan egiten zuten banaketa hasieran, baina elikagai bila joaten zen Irungo familien kopuruak gora egin zuen. Ondorioz, tokiko gobernuarekin harremanetan jarri eta elikagai banaketarako hitzarmena lortu zuten.

Arditurriko txondorra bisitatuko dute Lezoko Irrien Lagunak taldekoek

Udal Gobernu Taldeko kideek aurkeztu dituzte eguerdian. Hona:

Giriziak, ohi bezala, mendi irteera antolatu du urteko lehen egunerako. Mendizaleak, Aiako Harrira joango dira 2013ko Urte Berri Egunean. 08:30ean aterako dira animatzen direnak Doneztebe plazatik. Eta 09:00etan ere izango da aukera haiekin elkartzeko ...

Datorren asteazkenean, Xanisteban Egunean, banatuko dituzte Argazkiez blai! lehiaketako sariak. Sari banaketa ekitaldia 18:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian.