Bihar bukatzen da langabeentzako euskara ikastaroetan izena emateko epea
Errenteriako Udalak gogorarazi duenez, bihar dute herriko langabeek eurei zuzendutako euskara ikastaroetan izena emateko azken eguna. Urtarriletik martxora izango dira, eta eskolak doan izango dira langabeentzat. Interesa dutenek udal euskaltegian (Mig...
Errenteriako Udalak gogorarazi duenez, bihar dute herriko langabeek eurei zuzendutako euskara ikastaroetan izena emateko azken eguna. Urtarriletik martxora izango dira, eta eskolak doan izango dira langabeentzat. Interesa dutenek udal euskaltegian (Miguel Zabaleta, 14) eta Xenpelar AEK-n eman beharko dute izena.