Torrekua berritu zutenetik hutsik egon da, eta orain, hain zuzen, eraikina zerekin bete, horrexek sortu du ika-mika. Eraikina jantzi museo izateko xedearekin berritu zuten duela bi urte, Iraultza dantza taldeak urteak egin ostean nahi horren atzetik. Orain, ordea, udalak ostatu bihurtzeko asmoa azaldu du, eta dantza taldea sinadurak biltzen hasi da Interneten Torrekua jantzi museo izatearen alde (https://sites.google.com/site/torrekuamuseoa). Ramon Garcia Iraultza dantza taldeko kidearen arabera, udalak jantzi museoa irekitzeko dirurik ez zegoela azaldu zien, eta beraiek momentuan onartu egin zuten. Baina irekitzerik ez zegoela ikusita, euren burua aurkeztu zuten boluntario moduan museoa irekitzeko, “astean behin izanda ere”. Bilera horretan bertan, udalak eman zien irtenbidea Torrekuan ostatu bat irekitzea izan zela azaldu du Garciak. Iraultza proposamen horren kontra agertu da hasieratik, “urteak” baitaramatza Errenteria-Oreretan jantzi museoa irekitzearen alde lan egiten, eta Torrekuan egitekoak zirela eta, orain plangintza aldatzearen kontra daude, eta gainera, arrazoi ekonomikoak ere kontuan izan ditu. Ostatu bihurtzeko eraikin osoa berritu beharko litzatekeela esan du, egungoa museo izateko prestatuta dagoelako. “Beraz, ez dago dirurik museoa irekitzeko, eta bat-batean bai ostatu bat eraikitzeko”, gaineratu du Garciak. Proposamena bakarrik Errenteriako Udalak erantzun du ostatuaren gainean egindakoa “proposamena baino” ez dela, eta asmo sendoa agertu du Errenteria-Oreretan jantzi museoa egiteko: “Torrekuarako egiten [...]
Zigorra beteta, atzo ziren askatzekoak Juan Carlos Estevez Melli Errenteria-Oreretako presoa. Herenegun arratsaldean, ordea, espetxean bertan atxilotu zutela jakinarazi du Etxerat-ek, Espainiak eskatutako euroagindua dela eta. Gaua komisaldegian pasatu...
Gabonetako I. Areto-Futbol Elkartasun Txapelketa antolatu du Behobia Kirol Klubak abenduaren 29 eta 30erako eta urtarrilaren 5 eta 6erako, Artalekun. Irabaziak Minbiziaren Aurkako Elkartearentzat izango direla jakinarazi dute gaur Behobia Kirol Klubeko Juan Carlos Arranzek eta Pedro Alegre Kirol zinegotziak. Izen-emate epea zabalik dago oraindik eta gehienez, 5-10 lagunek osatutako 20 talde lehiatu ahal izango dira. Hala, parte hartzeko interesa dutenek Arranzekin harremanetan jarri beharko dira 657716154 telefono zenbakian. Talde bakoitzaren izen ematea 150 eurokoa izango da. Larunbateko partidak 08:00etatik 20:00etara jokatuko dira, eta igandekoak 09:00etatik 13:30era.
Mikelazulok literatura eskola antolatu du etzirako, 10:00etan, elkartean. Karlos Del Olmo EIZIEko kide eta itzultzaileak bere gremiokoei buruz hitz egingo du. Hala, lehen itzultzaileak nortzuk izan ziren azalduko du, eta euskarara zein ekarpen egin zut...
Errenteriako Tokiko Gobernu Batzarrak ezohiko eta presazko bilera egingo du bihar goizean, 08:00etatik aurrera. Besteak beste, zerga bilketako langile exekutibo lanpostua betzeko lehiaketa deitu eta lehiaketa horren oinarriak ere onartu beharko dituzte...
Hirigintza eta Mantenu Departamentuak jakinarazi duenez, atzo hasi ziren Basanoagako igogailua kentzen, eta hortik aurrera, obrak azken fasean sartuko dira. Astelehen goizean sinatu zuten Julen Mendoza alkateak eta obren UTE eta hornitzaileek akordioa,...
Errenteriako Udalak gogorarazi duenez, bihar dute herriko langabeek eurei zuzendutako euskara ikastaroetan izena emateko azken eguna. Urtarriletik martxora izango dira, eta eskolak doan izango dira langabeentzat. Interesa dutenek udal euskaltegian (Mig...
Asteburura aurreratu dute hainbat auzotan San Tomas Eguneko ospakizunak, eta Iztietan ere gauza bera egingo dute. Auzo horren kasuan, igandean izango da jaia. Baserriko produktuen erakusketa, talogileak, txosna, eta txistorra pintxo nahiz ogitartekoak ...
Hirugarren urtez jarraian, Gabonetako krosa egingo dute Antxon hilaren 23an, goizez. 11:00etan hasiko dira lasterkariak lehian, eta izena 10:00etatik aurrera eman behar da. Antolatzaileek bideo bat egin dute lasterketaren berri emateko.
Lezoko irakurketa klubak saioa egingo du astelehenean
Felix Manso eta Angela Basabe sukaldari irundarrak zuzendutako Gaztelumendi-Antxon jatetxeak Repsolek banatutako gidaren lehen mailako Eguzkia jaso du, Irun Gehi Gastronomiak jakitera eman duenez. Repsolek hainbat kategoriatan banatzen ditu Eguzkiak eta Gaztelumendi-Antxon jatetxeak jasotakoa, kalitate ezinhobearen eta orotariko eskaintzaren adierazlea da. Halaber, jatetxea bera, hiria, eremuko gastronomia maila, eta kalitate-prezioa kontuan hartzen ditu. Angela Basabe sukaldaria “asebete” agertu da sariarekin. “Inoiz ez duzu sariengatik lanik egiten, baina gisa honetako errekonozimenduak iristen direnean, harrotasunez betetzen zaitu”, gaineratu du. Felix Manso bere aldetik, saria “erronka” berri bat dela adierazi du: “errokonozimendua da, baina hobetzeko helburua ezartzen digu”.
Oiarso Saskibaloiak bigarren entrenamendu saioa antolatu du Alebin Mailako haurrei zuzenduta (2001-2002an jaiotakoak). Don Boscoko kiroldegian izango da (Basanoagako eskolatik sartu beharko da); 10:00etan neskentzat eta 11:30ean mutilentzat. Senior Mai...
2013ko aurrekontuak astelehenean aurkeztuko ditu udalak, 18:30etik aurrera, Merkatuzarren. Errenteriako Udalak adierazi duenez, udal ordezkari zein teknikariak herritarrekin batera aritu dira aurrekontu horiek egiten, “zenbakiak egiten, lehentasu...
Etzi kale ekintza Arditurrin izango da, 16:00etatik aurrera. Txondorra piztuko dute ordu horretan, eta musika eta gaztain jatea izango dira. Animatzeko deia egin diete 6-12 urteko haur eta gaztetxoei, baita horien gurasoei ere. Ikazkin talde batek egun...
Errenteria-Oreretako Lorena bizilaguna etxetik kaleratzeko prozesuan sartuta dabil, eta atzo hori salatzeko elkarretaratzea egin zuten Donostian. Bertan parte hartu zuten udaleko zenbait ordezkarik, kaltetutakoari euren elkartasuna adierazi eta egoera ...
Arraztaloko gaixo psikikoek, barazki ekologikoak ekoizten dituzte. Ondoren, herriko kontsumo talde bati banatzen dizkiote. Orain, lan hori egonkortzea dute helburu. Traktore bat erosi ahal izateko finantzazio kanpaina kolektiboa jarri dute martxan elkarteko kideek. Traktoreak iritsi behar du herrira. Izan ere, lanabes hori behar du Arraztalo elkarteak, barazki ekologikoak ekoizten jarraitu, eta ahalik eta jende gehienari eskaini ahal izateko. Hori lortzeko bidean, Badatorrela traktorea! izeneko finantzazio kanpaina kolektiboa jarri du martxan Arraztalok. Helburua, jendearen ekarpenekin traktorea erosi ahal izatea da. 2010ean hasi zen Arraztalo elkartea lanean. Gaixotasun psikikoak dituzten herriko pertsonekin egiten dute lan bertako kideek. Arraztaloren helburua, gaixoen lan eta gizarte integrazioa lortzea da: «Beraiengana hurbildu behar dugu, eta estigmak baztertu». Arraztaloko kideen arabera, Oiartzunek ere gaixotasun psikikoari aurre egin behar dio. Izan ere, elkarteak kaleratutako datuek jasotzen dutenez, biztanleen %1 dira gaixo horiek. Arraztaloko langileek denbora daramate barazki ekologikoak ekoizten. Garaian garaiko produktuez gain, beste batzuk ere ekoizten dituzte, sagardo ekologikoa adibidez. Ekoitzi ondoren, Oiartzungo kontsumo talde bati banatzen dizkiote barazki horiek. Hala, Arraztaloren proiektu nagusienetako bat errealitate bihurtzea lortu dute. Momentuz 30 familiak jasotzen dute astelehenero Oiartzungo plazan bere saskia, baina 30 pertsona gehiago daude zain itxaron-zerrendan. Autokudeaketa Horregatik, orain, lana egonkortzeko unea iritsi dela diote Arraztalo elkarteko [...]
Futbola Erregional Ohorezko Maila Oiartzun-Ostadar. Etzi, 15:30ean, Karla Lekuona zelaian. Emakumeen Bigarren Maila Abanto-Oiartzun. Igandean, 16:30ean, Abantoko Mortuero zelaian. Areto futbola Gipuzkoako Lehen Maila Isu Leihoak-Oiartzun. Etzi, 15:...
Abaraxka ludotekan, datorren asteko arratsaldeetan, Gabonetako apaingarriak egingo dituzte. 21ean, berriz, San Tomas ospatuko dute.
Teresa Vieira eta Itziar Sistiaga irundarrek liburu berriak egin dituzte, eta horien berri emateko aurkezpenak egingo dituzte Ikust Alaia Udal Liburutegian. Sistiagak gaur aurkeztuko du El veto lana, 19:30ean; Vieiraren txanda, berriz, hilaren 18an izango da, 19:30ean aurkeztuko duelako Gracias por existir sorkuntza. Aurkezpen horien aurrerapena herenegun egin zuten bi idazleek Irungo Udaleko Kultura ordezkari Belen Sierrarekin batera. Udaleko ordezkariak esan zuen eguneroko bizitzaren egoerak jaso dituztela bi idazleek egin berri dituzten liburuetan, “baina ikuspuntu ezberdinekin”. Horrez gain, Sierrak aipatu zuen Sistiagak eta Vieirak “idazteko pasioa” dutela, eta horren erakusle dela hil honetan aurkeztuko dituzten lanen aurretik egin duten bidea.