Tabernaren etorkizunaz eztabaidatzeko bilera egingo dute bihar Muaran
Bihar, asteazkenarekin, bilera egingo dute Muara elkartean, 19:30ean, tabernaren etorkizunaz hitz egiteko. Duela bi aste egin zuten azken bilera, zenbait proposamen egin zituzten eta bi asteko epea adostu zuten proposamen berriren bat ateratzen zen iku...
Bihar, asteazkenarekin, bilera egingo dute Muara elkartean, 19:30ean, tabernaren etorkizunaz hitz egiteko. Duela bi aste egin zuten azken bilera, zenbait proposamen egin zituzten eta bi asteko epea adostu zuten proposamen berriren bat ateratzen zen ikusteko. Epe hori pasatuta, berriro elkartuko dira asteazkenean, hausnarketa egiteko.
Deitzaileek esan dute bilera irekia dela eta Muara tabernaren erabiltzaile guztien iritzia garrantzitsua dela.

