Kutxabanki gezurretan aritzea leporatu diote
Kutxabankek etxe kaleratzeak behin-behinean eteteko erabakia hartu arren, emandako hitza ez duela bete salatu du Stop Kaleratzeak taldeak, eta Errenteria-Oreretako Lorena bizilagunaren kaleratzea aurrera eramaten ari direla. Egoera hori salatzeko, gaur, 12:00etan, elkarretaratzea egingo dute Donostian, Garibai kaleko Kutxabanken egoitzan. Kutxabanken “jarrera faltsua” kritikatu du taldeak, eta zehazki, Mario Fernandez finantza erakundeko presidenteak erakutsitakoa: “Fernandez gezurretan ari da etxe kaleratze guztiak geldiaraztea agindu dela adierazten duenean”. Stop Kaleratzeak-en arabera, prentsaren aurrean jokabide hori hartzen duen bitartean, “bere agindupean lan egiten duten abokatu eta prokuradoreak epaitegietan familiak kaleratzeko prozedurekin aurrera jarraitzen dute”. Zehazki, Errenteria-Oreretako bizilagunaren kasuan, kaltetuari jakinarazpen bat bidali diola azaldu du Stop Kaleratzeak-ek, eta Kutxabanken ordezkari batek familia hori etxetik kaleratzeko data eta ordua eskatzen diola Donostiako 4. epaitegiari. Era berean, epaitegi hartako idazkari judizialak erakutsitako “mespretxu jarrera” ere salatu du talde horrek
Kutxabankek etxe kaleratzeak behin-behinean eteteko erabakia hartu arren, emandako hitza ez duela bete salatu du Stop Kaleratzeak taldeak, eta Errenteria-Oreretako Lorena bizilagunaren kaleratzea aurrera eramaten ari direla. Egoera hori salatzeko, gaur, 12:00etan, elkarretaratzea egingo dute Donostian, Garibai kaleko Kutxabanken egoitzan.
Kutxabanken “jarrera faltsua” kritikatu du taldeak, eta zehazki, Mario Fernandez finantza erakundeko presidenteak erakutsitakoa: “Fernandez gezurretan ari da etxe kaleratze guztiak geldiaraztea agindu dela adierazten duenean”. Stop Kaleratzeak-en arabera, prentsaren aurrean jokabide hori hartzen duen bitartean, “bere agindupean lan egiten duten abokatu eta prokuradoreak epaitegietan familiak kaleratzeko prozedurekin aurrera jarraitzen dute”.
Zehazki, Errenteria-Oreretako bizilagunaren kasuan, kaltetuari jakinarazpen bat bidali diola azaldu du Stop Kaleratzeak-ek, eta Kutxabanken ordezkari batek familia hori etxetik kaleratzeko data eta ordua eskatzen diola Donostiako 4. epaitegiari.
Era berean, epaitegi hartako idazkari judizialak erakutsitako “mespretxu jarrera” ere salatu du talde horrek