Hego Euskal Herriko Squash Masters Txapelketa egingo dute larunbatean Hondartzan
Euskadiko Squash Masters Txapelketa egingo dute larunbatean Hondarribiko Hondartza kiroldegian. Euskadiko Squash Federazioak eta Hondarribiko Udalak antolatzen dute eta Hego Euskal Herriko hamar squash jokalari onenetatik zortzik parte hartuko dute.Ber...
Euskadiko Squash Masters Txapelketa egingo dute larunbatean Hondarribiko Hondartza kiroldegian. Euskadiko Squash Federazioak eta Hondarribiko Udalak antolatzen dute eta Hego Euskal Herriko hamar squash jokalari onenetatik zortzik parte hartuko dute.Berez, lehenengo zortziek dute parte hartzeko aukera baina zerrendako horretako bi jokalarik huts egingo dute —Sergio Salgado eibartarrakk (8.a), min hartuta dagoelako, eta Jose Luis Unanue donostiarrak (1.a), lanagatik—.
Guztira, hiru nafar, hiru bizkaitar eta bi gipuzkoar lehiatuko dira larunbatean Hondarribian, Euskadiko Masters Txapelketan. Sarrera doan izango da publiko guztiarentzat. Partidak 10:45ean hasiko dira eta, gutxi gorabehera, arratsaldeko seietarako jakingo da 2012ko maixuen maixua zein den.
Hondarribi Squash Elkartetik adierazi dutenez, txapelketa amaitu eta gero kirol materiala zozketatuko dute ikusleen artean.
Lehiatuko diren zortzi squash jokalariak
- Aitor Yanguas (Sestao, Bizkaia)
- David Marin (Iruñea, Nafarroa)
- Carlos Garcia (Sestao, Bizkaia)
- Javi Villanueva (Iruñea, Nafarroa)
- Alberto Ferreiro (Eibar, Gipuzkoa)
- Liam Kane (Iruñea, Nafarroa)
- Harriet Arenaza (Arrasate, Gipuzkoa)
- Oscar Riguera (Sestao, Bizkaia)

