Gabonetako argiak jartzeko akordiorik ez da egon
Laurak Bat Pasaiako merkatari elkartea haserre dago udalak ez dituelako Gabonetako argiak jarriko aurten. “Gure elkarteak egindako proposamenaren harira, udalak hartu duen jarreraren aurrean suminduta gaude. Udalak ez du jarriko Gabonetako argiteriarik hain data seinalatuetan”. Elkarteak esan du badakitela zein den udalaren egoera ekonomikoa, “baina gu ere egunez egun egoera hori jasaten ari gara, eta ez gara baloratuta sentitzen, eta ez dugu gure udalaren babesa jasotzen hain une zailean. Komertzio txikia arriskuan ikusten dugu”. Gabonetako argiteriaren harira Laurak Batek hartu duen jarrera euren “borondatearen eta jokatzeko eraren kontrakoa” izan dela jakinarazi dute, “baina akordiora heltzeko ahalegina egin dugu arduradun politikoekin, eta ez da akordiorik izan. Espero dugu udalak gogoeta egingo duela”. Udalaren erantzuna Udalak, bere aldetik, egoera azaldu du. Izaskun Biurrun Zerbitzu zinegotziak esan du Oarsoaldeak diru partida ematen zuela enplegua sustatzeko. “Aurreko urteetan elektrikariak kontratatzen ziren, eta argiteria jartzen zuten eurek”, adierazi du, “baina aurten Jaurlaritzak diru partida horiek moztu ditu eta ez dugu baliabiderik ez dirurik”. Merkatariei proposamen bat egin zieten, baina eurek dirurik ez dutela jakinarazi zieten. Datorren urterako irtenbide bat aurkitu nahi dutela esan du Biurrunek, eta aurten maniobra egiteko denbora gutxi izan dutela adierazi du. Borondate faltarik ez dagoela gaineratu du.
Laurak Bat Pasaiako merkatari elkartea haserre dago udalak ez dituelako Gabonetako argiak jarriko aurten. “Gure elkarteak egindako proposamenaren harira, udalak hartu duen jarreraren aurrean suminduta gaude. Udalak ez du jarriko Gabonetako argiteriarik hain data seinalatuetan”.
Elkarteak esan du badakitela zein den udalaren egoera ekonomikoa, “baina gu ere egunez egun egoera hori jasaten ari gara, eta ez gara baloratuta sentitzen, eta ez dugu gure udalaren babesa jasotzen hain une zailean. Komertzio txikia arriskuan ikusten dugu”.
Gabonetako argiteriaren harira Laurak Batek hartu duen jarrera euren “borondatearen eta jokatzeko eraren kontrakoa” izan dela jakinarazi dute, “baina akordiora heltzeko ahalegina egin dugu arduradun politikoekin, eta ez da akordiorik izan. Espero dugu udalak gogoeta egingo duela”.
Udalaren erantzuna
Udalak, bere aldetik, egoera azaldu du. Izaskun Biurrun Zerbitzu zinegotziak esan du Oarsoaldeak diru partida ematen zuela enplegua sustatzeko. “Aurreko urteetan elektrikariak kontratatzen ziren, eta argiteria jartzen zuten eurek”, adierazi du, “baina aurten Jaurlaritzak diru partida horiek moztu ditu eta ez dugu baliabiderik ez dirurik”.
Merkatariei proposamen bat egin zieten, baina eurek dirurik ez dutela jakinarazi zieten. Datorren urterako irtenbide bat aurkitu nahi dutela esan du Biurrunek, eta aurten maniobra egiteko denbora gutxi izan dutela adierazi du. Borondate faltarik ez dagoela gaineratu du.

