Sailkapenaren zonalde epelean egonkortu da Pasaia
Garaipen ederra lortu zuen atzo Pasaia futbol taldeak Don Boscon. 3-1 gainditu zuen Gasteizko Aurrera taldea, eta horrenbestez, sailkapen nagusian aurrera jauzia egin dute zuri-gorriek: hamargarren postuan daude, sailkapenaren erdi-erdian, hortaz, saso...
Garaipen ederra lortu zuen atzo Pasaia futbol taldeak Don Boscon. 3-1 gainditu zuen Gasteizko Aurrera taldea, eta horrenbestez, sailkapen nagusian aurrera jauzia egin dute zuri-gorriek: hamargarren postuan daude, sailkapenaren erdi-erdian, hortaz, sasoi hasierako helburua betetzeko bidean daude antxotarrak, maila mantetzea alegia.
Hirugarren Mailako hamaseigarren partida izan zen atzokoa, eta Liga erdia pasatu ez denean, mailari eusteko beharko diren puntuen erdia, gutxi gorabehera, lortu dute. Lehen itzulian gelditzen diren partidetan nahiz bigarren itzulian lan ona egiten badute, mailan beste urte batez irauteko ez dute estuasunik izango. Hala ere, hamaseigarren jardunaldiko partida gehienak jokatzeke daude oraindik.
Partida latzaren traza zuen atzokoak. Baja asko zituen Pasaiak, eta Gasteizko taldea puntu premian zegoen (azkenaurrekoak dira sailkapenean). Hala ere, gogoz atera ziren zelaira etxekoak, eta hasiera-hasieratik arearen barruan sartu zituzten kanpokoak. Husnakoarekin joan ziren bi taldeak atseden hartzera, baina bigarren zatia hasi eta berehala, zelaian ikusitakoak markagailuan oihartzuna izan zuen, Gomezek 49. minutuan 1-0ekoa sartu zuelako. Bi minutu beranduago iritsi zen 2-0ekoa, Igor Merak sartua, eta 77.ean Gomezek berriz ere pasaitarren hirugarrena sartu zuen. Kanpokoen gola 80.ean iritsi zen.

