
Miren Urbieta soprano donostiarra —Errenteria-Oreretan bizi da— Bilbon egindako Nazioarteko Kantu Txapelketan bigarren tokian geratu da Emakume Ahotsen Mailan. Gustave Charpentierren Louise opera kantatu zuen joan den larunbateko finalean. 141 part...

Irungo CAFeko langileek Beasaingo langileen protestekin bat egin dutela jakinarazi du Xabier Zufiria Oarso Bidasoko LABen metal arloko ordezkariak. Lan produkzioa gutxitu dela eta, sei hilabeteko lan erregulazio espedientea aplikatuko zuela jakinarazi zuen orain gutxi enpresaren zuzendaritzak, eta ondorioz, protestei ekitea erabaki zuten langileek. Batez ere Beasaingo lantegiari eragiten dion neurria dela adierazi du LAB sindikatuko kide Zufiriak, baina ados ez daudela eta, halako negoziaziorik ez dutela onartuko nabarmendu du. «Irabazi handiak dauzkan enpresa» dela adierazi du, eta espedientearen aurrean «beldur» direla: «Espediente hau onartzen bada, horren atzetik beste bat aplikatuko dela uste dugu». Lan erregulazio espedientea aplikatu aurretik beste aukera batzuk bazirela aipatu du Zufiriak —egutegi aldaketak eta bestelakoak— eta horren guztiaren aurrean Irungo CAFeko lantegian ere protestak mantenduko dituztela argi utzi du. 750 lagun dosierraren menpe Lehengo ostegunean aurkeztu zuen Beasaingo CAFeko zuzendaritzak aldi baterako lan erregulazio dosierra, eta Goierriko lantegiko 750 langileri eragingo die. Zuzendaritzak datozen sei hilabeteetarako lan karga murriztea espero du, eta arrazoi hori eman du espediente hori aurkezteko. Epe horretan lanaldia %20 murriztuko litzaieke langile horiei. Beasaingo lantegiko sindikatuen ordezkariek —LAB, ELA, CCOO eta ESK-koak— dosierra baztertu dute, eta orduz geroztik hamabost eguneko epea dute zuzendaritzarekin negoziatu eta bidezkoa balitz, adostasun batera iristeko. Irailera [...]

Bihar, Hego Euskal Herrian jaieguna izan arren, Bidasoko M15 mugimenduak martxan jarraituko du, eta hori dela eta, batzarra deitu du bihar arratsalderako. Hain zuzen, 18:00etan jarri du ordua Zabaltza plazan. Herritar guztiengana zuzendu du mezu hori, ...

Opariak erosteko baliatu ahal izango da Ficoban etzira arte egingo duten Gabonetako Azoka. Guztira, 80 erakusleiho izango dira, etxeko tresna, gastronomia, dekorazio, moda eta eskulangintzako produktuekin. Izan ere, Gipuzkoa osoko hogei artisau izango ...

Bihar, larunbata, Hego Euskal Herrian jaieguna izan arren, Bidasoko M15 mugimenduak martxan jarraituko du, eta hori dela eta, batzarra deitu du bihar arratsalderako. Hain zuzen, 18:00etan jarri du ordua Zabaltza plazan. Herritar guztiengana zuzendu du ...

FUTBOLA Bigarren B Maila Racing B-Real Union. Igandea, 12:00etan. Erregional Ohorezko Maila Real Union B-Aloña Mendi. Larunbata, 15:30ean. Erregional Preferentea Mariño-Tolosa. Larunbata, 17:30ean. Allerru-Behobia. Larunbata, 16:00etan. Emakumeen Euskal Liga Mariño-Añorga. Larunbata, 15:30ean. SASKIBALOIA Emakumeen Liga Hondarribia-Irun taldeak atseden du. Emakumeen Lehen Maila Erroibide-Irun taldeak atseden du. Gizonen Euskal Liga Erroibide-Irun taldeak atseden du. ESKUBALOIA Zilarrezko Maila Alcobendas-Bidasoa Irun. Larunbata, 18:00etan. Lurraldeko Lehen Maila Irungo Gaztiak taldeak atseden du. ERRUGBIA Espainiako Lehen Maila Irun RT-Universitario Bilbao. Larunbata, 16:00etan. Euskal Liga Irun RT B-Hernani. Igandea, 12:00etan. MAHAI TENISA Gizonen Superdibisioa SS de los Reyes-Leka Enea. Gaur, ostirala, 19:30ean. Emakumeen Superdibisioa Leka Enea Irun-Rivas. Igandea, 10:30ean. Gizonen Ohorezko Maila Leka Enea-Irun taldeak atseden du

Atez atekoaren parte hartze prozesuko bigarren errondan sartu da Lezoko Udala. Lehen saioa herenegun egin zuten, tabernariekin, jatetxeetako langileekin eta elkarte gastronomikoetako kideekin, Kultura Aretoan. Batzar hori hasi aurretik baina, Lezoko Udaleko Gobernu Batzordeak salatu du horiek “presionatu eta kikildu” egin zituela aretoaren atarian egin zuten elkarretaratze batek: “Lezo Garbia plataformako kideak eta EAJko zinegotzi bat” bertan izan zirela baieztatu dute batzordeko kideek, eta parte hartze prozesua “boikotatu” zutela nabarmendu dute. Horren harira bost puntuko erakunde adierazpena egin du gobernu taldeak. Hitzez hitz, honakoa da esan dutena: Iraunkortasun eta ardura irizpideak lehenetsiz, gobernu batzordeak hondakinen atez ateko gaikako bilketa sistema eraginkorrenaren aldeko apustua egin du. Lezoko Udalaren helburua argia da: 2013an %80ko birziklatze tasa lortuko duen hondakinen gaikako bilketa sistema ezarri nahi da. Ulergaitza da Lezoko EAJk hondakinen gaia desgaste politikorako arma gisa erabiltzea. Interes alderdikoiak lehenetsiz, hondakinen gaiarekin mobilizazioak eta krispazioa hauspotu izanak gure gaitzespena merezi du. Hondakinen eztabaida desbideratu eta izaera politiko eta alderdikoia emanez, gaia interes elektoraletarako erabiltzea da EAJren helburua. Orain arte egin bezala, gobernu batzordeak iraunkortasun eta ardura irizpideak lehenetsiz, helburuak betetzeko biderik egokiena zein den herritar eta alde guztiekin aztertu eta erabakitzeko prestutasuna agertzen du. Jakina, ez da zilegi ahal dena baino gutxiago birziklatzea [...]

Astelehenean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna izango da. Gai horren harira, Errenteriako Udalak adierazpen instituzionala atera du, eta hain zuzen, aho batez onartu du Bozeramaileen Batzarrak. Egun hori oroitzea oraindik beharrezko izaten jarraitzen duela adierazi du, “munduan zehar izugarri ugaritu baitira gertatzen diren eskubideen zapalketak eta ugalketak”. Zentzu horretan, udalak aitzindari izan behar duela gaineratu du, eta oinarrizkotzat jo du “giza eskubideen eta biktima guztien alde lan egitea”. Era berean, elkartasuna adierazi die “indarkeriaren eta giza eskubideen edozein urraketa izan dituzten biktimei”. Lan horretan “keinuen politika” garrantzitsua dela uste du, eta tartean sarturiko guztiek lan egin behar dutela, “urte luzeetan pertsona, familia, entitate eta talde askori eragindako kalteak arintzea lortu eta ahalbideratzearren”. Hori lortzeko, “adosturik konponbideak” aurkituko dituztela iritzi dio, “euskaldunon artean bizikidetza baketsua eta demokratikoa indartzen lagunduko dutenak”. Krisi garai honetan ere ez ditu ahaztu krisia pairatzen ari direnak. Ildo horretatik, krisiak “eskubide sozialak zapaltzen” ari dela esan du, eta “egoera lazgarria” sortzen ari dela. Pobreziaren atariaren azpitik bizi diren langileak, langabeak eta etxe kaleratzeak sufritu dituztenak izan ditu gogoan.

Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiak Bernat Etxepare kalean duen saltokiak Gipuzkoako Merkataritza Ganbararen Salmenta Gunearen Diseinua 2012 saria jaso du. Done Pedro saltokiak Hondarribiko Arrantzale Kofradiaren markaren irudia du. 2010eko uztailan ireki zuten eta kalitate goreneko arrainak saltzen ditu, besteak beste antxoa eta hegaluzea. Merkataritza Ganbararen arabera, “denda honen barrenak gogora ekartzen digu ontzi baleazaleen upategia: egurrezko panelak eta gainontzeko osagaiak dotoretasun eta soiltasunarekin uztartuta daude”. Diseinua enpresa estrategia gisa erabiltzea baloratu du Ganbarak 2012 saria emateko. Merkataritza Ganbarak Donostian duen egoitzan egindako sari banaketan izan ziren, besteren artean, Kofradiako zenbait ordezkari eta Lupe Olaskoaga Hondarribiko Udaleko Merkataritza zinegotzia. Sei Kalidenda ziurtagiri Done Pedro Arrantzaleen Kodradiaren saltokiaren sariaz gain, herriko beste hainbat saltokik Kalidenda egiaztagiria jaso dute. Gipuzkoako Merkataritza Ganbarak “zerbitzuan kalitatearen alde egiten duten saltokiak” nabarmentzen ditu Kalidenda egiaztagiriarekin. Ederki (Zuloaga kalea), Jon Alzaga Urdaitegia (San Pedro), Maixa (Harresilanda), Mar (Zuloaga eta San Pedro) eta Salanort (Arma plaza) izan dira Kalidenda egiaztagiria jaso duten herriko dendak.

Antxo taldeak irabazi du Kataxulo Gaztetxiaren hamasei orduko futbito txapelketa. Finalean 4-3 emaitzarekin gainditu zuen Arretxe Onatika taldea, beraz, antxotarrentzako izan da lehia. Hirugarren tokian Baobab taldea gelditu da, eta laugarrenean Univer...

Gabonak gainean dira, eta etxeak apaintzen hasiak dira hainbat herritar. Udalari dagokio, ordea, herria bera apaintzea, eta azken asteetan mantenuko langileak argiak jartzen ibili ondoren, herenegun ikusi ahal izan ziren piztuta, Santa Klara kalean zei...

Bakarrizketa saioa izango da, gaur, 23:00etan, Limerick tabernan (Juan Olazabal 23). Carolina Noriegaren istorioak entzun ahal izango dira.

Hirugarren bileraren ostean, astelehenean bilduko da berriro Hondakinen Batzordea, 19:00etan, Merkatuzarren. Ingurumen Sailak aurreratu duenez, laster partekatuko dute orain arte egindako lanketa auzo elkarteekin, eta euren iritziak eta ekarpenak bildu...

Urteko azken txanpan sartzearekin batera San Silbestretako lasterketetarako prestatzen hasteko garaia izaten da, eta Errenteria-Oreretaren kasuan, dagoeneko eman daiteke izena EAT Errenteriako Atletismo Taldeak antolatutako San Silbestre lasterketan. Hilaren 29ra arte egongo da aukera horretarako helduen kasuan, eta korrikalarien muga ere finkatu dute: 750 lagun. Elkarte antolatzaileak jakinarazi du ez dela aukerarik egongo lasterketaren egunean izena emateko. Horrenbestez, helduen kasuan, derrigorrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, eta hori EATen webgunean egin behar da. Izena ematearekin batera 10 euro ordaindu behar dira. Haurrek, berriz, izena emateko eskola kiroleko koordinatzailearen bitartez egin beharko dute, edo egunean bertan 15:30etik 16:15era, udaletxeko arkupeetan. Inola ere ez, webgunearen bitartez. Dohainik izango da eurentzat izen ematea. Euren kasuan, gainera, partaideen kopurua ez da mugatua egongo. Lasterketaren aurreko egunean dortsala eta txipa jaso beharko dira Galtzarabordako kiroldegian (10:00etatik 14:00etara) edo udaletxean (15:30etik 16:45era arte). Lasterketa bukatutakoan txipa entregatu beahrko da. Ibilbidea Helduen kasuan, ibilbidea 7 kilometrokoa izango da, eta berria izango dela aurreratu dute antolatzaileek. Zumarditik irtengo dira, Donostiarako norabidean, Alfontso XI kalera arte. Hortik ezkerrera egingo dute eta Biteri kalea zeharkatuta, Koldo Mitxelena plazan sartuko dira. Plaza igaro eta Maria Lezora joango dira. Gero, trenbideen arkupetik pasatu eta Madalen kaletik udaletxera hartuko dute. Erdiko eta [...]

Herenegun bete ziren 100 urte topoak Irun eta Donostia artean lehen bidaia egin zuenetik. Nolanahi ere, bi hirien arteko tren zerbitzua 1913an finkatu zuten eta, horregatik, Irunen datorren urtean ospatuko dute topoaren mendeurrena. Hain data biribiler...

Heldu den astelehenean Irungo Kirolaren Jaia egingo dute Amaia KZn, 19:30etik aurrera. Irungo kirolarien arteko topaketa egiteaz gain, Klub Onenaren Saria, eta gizon eta emakumeen arteko Kirolari Onenen Saria banatuko ditu udalak. Ekitaldian aurtengo O...

Musika plazako Dorronsoro Anaiak harategiak 25 urte bete ditu, eta hori dela eta, bazkaria eta talasoterapia zirkuitua zozkatu ditu. Sari horren irabazlea Iñaki Benito izan da. Bestalde, harategiak eskerrak eman dizkie “25 urte horietan bezero i...

Milaka arazo dituzte, baina horri aurre egiteko kolektibo izaera falta zaie. Orain arteko antolakundeak jazarri ostean, hutsune bat geratu da, eta Euskal Herriko gazteria bilduko duen antolakunde erreferente bat sortzeko beharra ikusi dute zenbait gaztek. Herriz herri eraikitzen ari dira, eta Errenteria-Oreretan ere hasi dira sortze prozesu hori mugitzen. Zukgua prozesua martxan dago joan den ekainetik. Hasieran, bospasei lagunek osatutako talde eragilea eratu zuten prozesu hori gidatzeko, eta uda ondorenetik herriko gazteengana zabaldu dute. Prozesua hiru multzotan banatu dute, eta lehenengo biak bukatu ostean, azkenean sartuko dira. Bertan, gazteen arazo nagusiak bilduko dituzte, horiek identifikatuta, antolakunde berri horren oinarriak finkatzeko. Horretarako lehenengo bilera gaur bertan izango da, 10:30ean Patxiku Erdialdeko Auzo Elkartean, eta bigarrena, berriz, hilaren 27an (osteguna) toki eta ordu berean. Lehenengo bi bileretan gazteek mundu mailan duten egoera eta Euskal Herriko egoera politikoaren gainean hitz egin zuten partaideek. Hori aurrera eramateko hainbat ariketa egin dituzte, eta etxeko egoera politikoaren barruan, Zutik Euskal Herria adierazpena aztertu dute. Deialdi zabala Herriko gazte guztiengana zabaldu dute deialdia, guztien parte hartzea “beharrezkoa” ikusten dutelako. Eñaut Burlada eta Eli Etxabeguren dira prozesu horretan parte hartzen ari diren bi gazte. Burladaren arabera, helburua “ahalik eta gazte gehienei zabaltzea da, ahalik eta iritzi ezberdin gehienekin [...]

Belaunean egindako lau ebakuntzen ondoren eta denboraldi hasieran hartutako kopea eta gero, eskubaloia utzi behar izan duen Borja Burguete 19 urteko hondarribiar gazteari omenaldia egingo dio bere klubak, Bidasoa Eskubaloi Taldeak. Horretaz, laster abi...